AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak hamarren bat apaldu du 2026rako hazkunde aurreikuspena eta % 1,7an kokatu du

Industria izango da ziurgabetasunak eta nazioarteko merkataritzaren moteltzeak gehien eragingo duen sektorea, kanpoko lehiak daukan eraginagatik. 

 

Mikel-Torres-comision-efe

Mikel Torres lehendakariordea artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak aurtengo urterako hazkunde aurreikuspena mantendu du (% 2,1), baina hamarren bat apaldu du 2026koa (% 1,7), muga zergek eragindako kalteengatik eta Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gerrengatik. Testuinguru horretan, industria sektorerik kaltetuena, kanpoko lehiak daukan eraginagatik. 

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zuzendaritzak 2025-2026 aldirako egindako aurreikuspen makroekonomikoen arabera, langabezia tasa % 6,6an kokatuko da 2026an.

Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak ohar bidez azaldu duenez, “beste hiruhileko batez, Euskadi sendo ari da aurrera egiten. Euskal ekonomiak egonkor jarraitzen du, % 2,1eko hazkundearekin eta enpleguak gorantz”. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X