JOXE MARI KORTA SARIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

José Antonio Jainagak jasoko du aurtengo Joxe Mari Korta Saria

Uztailaren 10ean Donostian jasoko du saria Jainagak, Imanol Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldi batean.
presidente-Sidenor-Jose-Antonio-Jainaga

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Jose Jainaga industrialariari eman dio 2025. urteko Joxe Mari Korta saria, Eusko Jaurlaritzak enpresa arloan ematen duen sari gorena. Joxe Maria Korta sariak urtero ematen dira, beren bizitza eta enpresa ibilbideagatik nabarmendu diren euskal enpresariak aitortzeko. Jainagak "industria errotzearen, bikaintasunaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enplegua sortzearen aldeko konpromisoagatik" jasoko du aurtengoa.

Jose Antonio Jainaga industria ingeniaria da eta Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoan egin zituen ikasketak. Ibilbide profesional osoa industrian egin du. Eta, gaur egun, Sidenorreko presidentea da. Sidenor talde industriala liderra da Euskadin, Kantabrian eta Katalunian lantegi produktiboak dituzten altzairu luze berezien ekoizpenean, eta Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan ordezkaritza komertzialak ditu.

Gainera, industrialari bilibotarra, Energia Kontsumo Handiko Enpresen Elkarteko presidentea izan da lau urtez, eta Mirai korporazio industriala sortu du, hainbat sektoretan konpainia industrialak erosteko bere sorkuntza indartzeko eta bultzatzeko.

Uztailaren 10ean Donostian jasoko du saria, Imanol Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldi batean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X