Lan-istripuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru behargin hil dira lan-istripuz 24 orduan

LAB sindikatuak salatu duenez, bi langile hil dira basolanetan ari zirela, Altsasun (Nafarroa) eta Eskoriatzan (Gipuzkoa). Beste batek istripu ez traumatikoa izan du, Donostian.

Hiru langile hil dira, lanean ari zirela, azken 24 orduetan. Basomutilak ziren horietako bi, eta adarrak gainera erorita hil dira. Besteak lan-istripu ez traumatikoa izan zuen.

Astelehenean, Altsasun (Nafarroa), basolanetan ari zen 45 urteko langile bat hil zen, adar bat gainera erorita. Logroñoko enpresa batek kontratatu zuen; beraz, LABek salatu duenez, ez da agertuko Nafarroako estatistika ofizialetan. Basogintza hilkortasun handiena duen lanbidea da, eta LABek salatu du bakarrik ari zela lanean.

Asteartean, Eskoriatzan (Gipuzkoa), beste behargin bat hil da basogintzan, adar batek jota.

Azkenik, Donostian langile bat hil da, bihotzekoak jota. LABek 65 urte zituela eta belauniko lan egiten ari zela azpimarratu du. Parques Históricos 2023 Aldi Baterako Enpresen Elkarterako ari zen lanean, Donostiako Udalak azpikontratatuta.

Sindikatuak salatu du prebentzio faltak eragi dituela heriotzak, eta horren aurrean neurri gogorrak hartu behar direla esan du. “Langileok hiltzen gara, ez enpresariak”, gehitu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X