LANTEGIAK SU HARTU ONDOREN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

LEA konpainiak 100 langileri eragingo liokeen aldi baterako lan-erregulazioa planteatu du

Enpresak 120 behargin ditu. Zuzendaritzak langileen ordezkariekin bilera egin du, eta aldi baterako lan-erregulazioaren proposamena helarazi die, suteak ia lantegi osoa suntsitu ondoren. Zuzendaritzaren hitzetan, enpresa-batzordeak "oso jarrera ulerkorra" izan du.

incendio sutea lea vitoria-gasteiz

Gasteizko LEA-Lascarayren lantegia, ekainaren 20an sute batek kiskali ondoren. Irudia: EITB

Gasteizko LEA-Lascaray higiene pertsonaleko produktuen enpresak, joan den ostiralean su hartu zuenak, enpresa-batzordeari jakinarazi dio "ezinbesteko kausako" aldi baterako lan-erregulazio espedientea planteatzeko asmoa duela. Gaur egun plantilla osatzen duten 120 langileetatik 100 ingururi eragingo lieke neurriak.

Enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez, gaur zuzendaritzak bilera egin du langileen ordezkariekin, eta aldi baterako lan-erregulazioaren proposamena helarazi die, suteak ia lantegi osoa suntsitu ondoren. Zuzendaritzaren esanetan, enpresa-batzordea "oso jarrera ulerkorra" izan du.

Datozen egunetan, aldi baterako lan-erregulazioaren inguruko elkarrizketekin jarraituko dutela azaldu du. "Konpainiaren jarduera eta enplegua bermatzeko urrats garrantzitsuak ematen ari dira, helburu nagusia hori baita", azpimarratu du.

Hotel batetik Hidralabeko bulegoetara

Kaltetutako instalazioetan lan egitea ezinezkoa denez, enpresa hotel batera joan zen eskaerei erantzuteko, eta bezeroekiko eta hornitzaileekiko konpromisoei aurre egiteko.

Ostegunetik aurrera, Hidralab Arabako Berrikuntza eta Sormen Zentroaren bulego batzuk aldi baterako erabiliko dituztela iragarri du enpresak.

LEAk baieztatu du lanean ari direla hitzartutako eskaerak betetzeko, eta produktuak berriro ekoizteko tokiak bilatzen ari direla. "Familia bat gara. Guztiak beharrezkoak gara Lascaray Learen berpizkundean", gaineratu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X