Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jarraipen zabala, Bizkaiko autoeskoletan deitutako lehen greba egunean, ELAren arabera

Uztailaren 16an eta 21ean izango dira hurrengo lanuzteak, ELA eta CCOO sindikatuek deituta.

autoeskolak protesta

Bizkaiko autoeskoletako langileen manifestazioa, gaur, Bilboko kaleetan. EITB

Bizkaiko autoeskoletako langileek hilabete honetarako deitutako hiru greba egunetako lehena dute gaurkoa. ELA eta CCOO sindikatuek deitutako hurrengo lanuzteak uztailaren 16 eta 21erako daude aurreikusita.

Langileek erantzun zabala eman diote ELA (% 87,5eko ordezkaritza) eta CCOO (% 12,5) sindikatuek egindako deialdiari. 

ELAk ohar bidez zabaldu duen informazioaren arabera, lehen orduan egin duten kontzentrazioaren ondoren, manifestazio jendetsua egin dute Bilboko Casilda Iturrizar parketik APAVi patronalaren egoitzaraino. 

Sindikatuek salatu dutenez, ez da hobekuntzarik izan sektoreko hitzarmenean; izan ere, hamarkada bat baino gehiago eman dute hura eguneratu gabe, nahiz eta negoziazio bilera ugari izan. Besteak beste, soldata igoera eskatzen dute, eta salatu dute APAVI patronalak egindako proposamena (% 2,5eko igoera) KPIaren oso azpitik dagoela. Irakasleen lanaldia murriztea ere badago euren aldarrikapenen artean. 

18:00 - 20:00

Bi aldeen hurrengo bilera uztailaren 15erako dago aurreikusita. Sindikatuek salatu dute zazpi bilera egin dituztela, eta ez dela aurrerapausorik izan. 

Bien bitartean, egoerak zuzenean eragingo die gidabaimena ateratzeko prozesuan dauden ikasleei, greba-egunetan ez dute eta eskolarik jasoko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X