LAN-ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat hil da Gasteizen teilatu batetik erorita

Istripua asteartean gertatu zen, baina gaur eman da jakitera. Langilea 7 metroko altueratik erori zen.

57 urteko langile bat hil zen joan zen asteartean, uztailaren 15ean, 7 metroko altueratik erorita, ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez.

Lan-istripua 17:30ak aldera gertatu zen Mendiguren herrian, Gasteizko udalerrian.

Langilea autonomoa zen eta enpresa bateko teilatua konpontzen ari zen, estalkiaren zati bat apurtu eta erori zenean. Unean bertan hil zen.

ELAren zenbaketaren arabera, heriotza honekin, 31 langile zendu dira Hego Euskal Herrian 2025ean lanean ari ziren bitartean, bosgarrena Araban.

Bai ELAk bai LABek elkartasuna eta doluminak helarazi dizkiete langilearen senide, lagun eta gertukoei.

LABek langile autonomoek lan osasunaren arloan dituzten zailtasunak gogoratu ditu eta horien lan-arriskuen prebentzioan erakundeek parte hartu behar dutela adierazi du.

ELAk, berriz, Eusko Jaurlaritzari eta Patronalari eskatu die “prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri” ditzatela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X