Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |

LAN-GATAZKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hirugarren greba eguna izango dute Bizkaiko autoeskolek astelehen honetan, azken bilerak porrot egin eta gero

ELA eta CC.OO. sindikatuek hiru greba egun deitu zituzten uztailerako eta partehartze handia izan dute aurreko biek. Aurreko astean, uztailaren 15ean, bildu ziren APAVI patronalarekin baina ez zuten akordiorik erdietsi. Gauzak honela, irailaren 2an izango dute hurrengo bilera.

autoeskolak protesta

Bizkaiko autoeskoletako langileen manifestazioa, uztailaren 8an, Bilboko kaleetan. EITB

Bizkaiko autoeskoletako langileek hilabete honetarako deitutako hirugarren greba eguna izango dute astelehen honetan

ELA eta CC.OO. sindikatuek deituta, uztailaren 7an eta 16an izan ziren aurreko bi deialdiak eta langileek erantzun zabala eman zieten. 

Sindikatuek salatu dutenez, ez da hobekuntzarik izan sektoreko hitzarmenean; izan ere, hamarkada bat baino gehiago eman dute hura eguneratu gabe, nahiz eta negoziazio bilera ugari izan. Besteak beste, soldata igoera eskatzen dute, eta salatu dute APAVI patronalak egindako proposamena (% 2,5eko igoera) KPIaren oso azpitik dagoela. Irakasleen lanaldia murriztea ere badago euren aldarrikapenen artean. 

Uztailaren 15ean egin zuten bi aldeek azken bilera baina ez zen inolako aurrerapausorik izan.

ELAko ordezkariek azaldu dutenez, patronalak ez zuen "inolako aurrerapausorik eman. Aitzitik, atzerapausoren bat" ere izan zela salatu dute. Horregatik, "kolektiboa grebara bultzatzen" dutela adierazi du Ainhoa Tirapuk.

CC.OO.ren ordezkariak ere atzerapausoak ikusi zituen APAVI patrolaren jarreran 15eko bileran, eta hurrengo topaketan, irailaren 2an, "beste jarrera bat" izatea espero dutela gaineratu zuen.

Testuinguru honetan, astelehenean ez dute eskolarik izango gidabaimena ateratzeko prozesuan dauden ikasleek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X