Arabako Ogasunak 181 milioi euro itzuli ditu errentaren kanpainan
Guztira, 200.457 aitorpen egin dira, aurreko ekitaldian baino % 3 gehiago. Datu hori "Arabako ekonomiaren martxa onaren sintoma" da Itziar Gonzalo Ogasun diputatuaren arabera.
Arabako Foru Aldundiko Ogasun Sailak 181 milioi euro itzuli dizkie zergadunei 2024ko errenta-kanpainaren barruan. Aurten, 200.457 aitorpen aurkeztu dituzte guztira Arabako herritarrek, aurreko ekitaldian baino % 3 gehiago.
Itziar Gonzalo Ogasun diputatuak eman du azken errenta-kanpainaren balantzearen berri. Bere ustez, aitorpen kopuruaren hazkundea "Arabako ekonomiaren martxa onaren sintoma" da.
Foru Ogasunak aitorpen guztien % 68 egin du, 138.085. Beste 44.873 Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan egin dira, eta 93.212 zergadunei bidali zaizkie Rentafacil atariaren bidez.
Guztiak kontuan hartuta, 138.728 aitorpen itzultzekoak izan dira. Hain zuzen ere, Ogasunak 181,7 milioi euro itzuli behar izan ditu, batez beste, 1.309,8 euro zergadun bakoitzeko.
Ordaintzekoak, berriz, 51.828 aitorpen izan dira eta, 109,8 milioi euro jaso ditu Ogasunak kanpaina honetan, batez beste, 2.119,3 euro zergaduneko.
Beraz, guztira, Arabako Ogasunak bildu duena baino 71,9 milioi gehiago itzuli ditu.
Ogasuneko diputatuak adierazi duenez, aurkeztutako aitorpenetan lan-etekin garbiak % 5,86 igo dira, "lan-merkatuaren portaera onaren eta 2024an langabeziak Araban izan duen jaitsieraren ondorio”. Gainera, aurrezki-oinarria % 27,6 hazi da interes-tasen igoeragatik eta dibidenduen gorakadagatik.
Bestalde, etxebizitza alokatzeagatiko kenkariak % 7,2 egin du gora, eta ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkariak % 1,9.
Gonzalok azpimarratu du zergadunentzat eragin positiboa izan dutela, besteak beste, tarifa orokorrean izan den 2,5eko deflaktazioak eta 30.000 eurotik beherako errentetarako 200 euroko murrizketak.
Halaber, nabarmendu du normaltasuna izan dela nagusi kanpainan zehar. Azaldu du aitorpenak aurkezteko data luzatzea hitzorduen eskaera handiaren eta aitorpenen kopurua espero zena baino handiagoa izatearen ondorio izan dela.
Zure interesekoa izan daiteke
UGTk salatu du EHUren Arabako Campuseko bulegoan pintadak agertu direla
Sindikatuaren esanetan, "sabotaje saiakera berri bat" izan da eta "jazarpen kanpaina bat" jasaten ari dira "jarrera propioa defendatzeagatik".
Osasun Ministerioak akordioa lortu du Medikuen Foroarekin, baina greba deialdiak bere horretan dirau
Ministerioak argitaratutako oharraren arabera, akordioak medikuen aldarrikapenei bide ematen die; lan-kontuetarako elkarrizketa zuzena izatea eta guardien ordainsaria hobetzea adostu dute. Medikuen sindikatuen konfederazioaren arabera, ordea, gatazka desblokeatzeko modu bakarra Greba Batzordeko kide guztiekin bilera formala deitzea da.
Sidenorrek Azkoitiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatuko ditu
Siderurgia taldeak Gipuzkoako eta Kantabriako laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du, eta, ondorioz, Azkoitian lan egiten duten 250 langileetatik 36 Reinosako lantegira lekualdatuko dituzte.
Erregaiak % 1,26 garestitu dira Irango gatazkagatik, zazpi asteko igoerari eutsita
Garestitze horrek joera-aldaketa berretsi du, azken hilabeteetan gasolina eta diesela % 3,5 eta % 5 baino gehiago merkatu zirelako, hurrenez hurren. Hala ere, depositua betetzeak duela urtebete baino gutxiago kostatzen du.
Eusko Legebiltzarrak Tubos Reunidosen etorkizuna bultzatzea eta Aiaraldean enplegua defendatzea adostu du
EAJk, PSEk eta EH Bilduk industria-proiektu serio bat eta inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eskatzen duen zuzenketa bateratua onartu dute.
Eskola jantokietako enpresek % 20ko soldata igoera eskaini dute bost urtetan eta greba bertan behera uztea eskatu dute
Begiraleak martxoaren 10, 11 eta 12an geldituko dira, negoziazioan "aurrerapausorik eman ez delako", sindikatuen arabera. Enpresek ziurtatu dute dagoeneko onartu dituztela kolektiboaren aldarrikapen nagusiak.
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.