Etxebizitza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketa-kopurua % 29 igo zen ekainean Euskadin

2.314 da eragiketen zenbatekoa. Interes-tasek behera egin dute, eta horrek finantzaketa merkatzea eragin du.

etxebizitza_jendea_bilbo efe Bilboko kale bateko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Etxebizitzen salerosketa-kopurua % 29,2 hazi zen ekainean Euskadin, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Guztira 2.314 eragiketa egin ziren, Espainiako Estatistika Institutuak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.

Eragiketa horiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan duten hazkundea autonomia-erkidego guztietan laugarren altuena izan da, Estatuko batezbestekoa % 17,9 izan baita. Interes-tasak jaitsi dira, eta horrek finantzaketa merkatzea ekarri du.

Egindako etxebizitza-transakzio guztietatik, erabilitako etxebizitzenak dira ugarienak: 1.929 salerosketa. Etxebizitza berrien salerosketari dagokion zenbatekoa 385 da. Gehienak merkatu librean erosi ziren, zehazki 2.035, babestutako 279 etxebizitzekin alderatuta.

Ekainean Euskadi osoan saldutako 2.314 etxebizitzez gain, hainbat titulartasun-aldaketak egin ziren: 976 oinordetzan hartu ziren, 53 dohaintzan, 7 trukatu egin ziren eta gainerako 565etan beste arrazoi batzuengatik aldatu zen jabea.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X