Delituak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udan egiten dira dendetako lapurreten % 26, eta ardoa, hestekiak eta aurpegiko kremak lapurtzen dira gehien-gehien

Jan-edatekoak daude Nielsenek egindako Estatu mailako rankingaren buruan. Horien atzetik zaintza pertsonalerako produktuak daude.

(Foto de ARCHIVO)

Supermercado.



EUROPA PRESS

28/7/2025
Supermerkatu bateko korridorea. Argazkia: Europa Press

Kontsumo handiko enpresek urte osoan egiten diote aurre ebasketek eta akats administratiboek eragiten dizkieten galera ekonomikoei, baina udak jarraitzen du izaten kasuen kontzentrazio handiena pilatzen duen bigarren urtaroa, kasu guztien % 26rekin, neguaren atzetik (% 35). Nielsenek Aecocen laguntzarekin eta Checkpoint Systemsen babesarekin egindako '2024ko Banaketa Komertzialeko Ebasketaren Barometroaren' Estatu mailako ikerketaren emaitzak dira.

Zehazki, gehien lapurtu diren produktuak elikagaiak eta edariak dira, udako lapurreten/galdutako produktuen % 43, eta talde horretan gehien ebatsitako produktuak ardoak eta likoreak, hestebeteak, kontserba ketuak eta olioak dira. Sektore horretan jarduten duten enpresa gehienek adierazi dute lapurreta-kopurua areagotu edo mantendu dela aurreko urtearekin alderatuta.
Udan erregistratutako lapurreten % 31 zaintza pertsonalerako, edertasunerako, farmaziarako eta parafarmaziarako produktuak dira. Aurpegiko kremak, ileko produktuak (xanpuak eta tindagaiak) eta bizar-orriak dira gehien ostutako produktuen rankingaren liderrak, aurreko urtearen aldean goranzko joera duen kategoria batean.

Brikolajeko eta etxeko gaietan, pilak eta bateriak dira ebasketa-foku nagusia, kategoria hori merkaturatzen duten enpresen % 83k adierazi dutenez. Gainera, gehienek bestelako gorabeherak sumatzen dituzte produktu-sorta horretan.

Produktu elektronikoei dagokienez, smartphoneak dira gehien lapurtu diren gailuak, eta horien atzetik daude entzungailuak eta bideojokoak.

Ehungintzaren sektorea udako galeren % 5 izan arren, nabamentzeko moduko ezaugarriak ditu. Oinetakoak eta arropa —bereziki kamisetak, prakak, alkandorak eta jantziak—, kirol-jantziekin batera, produktu lapurgarrienak. Kasu guztietan, enpresek adierazi dute babes-neurriak indartu egin behar direla arrisku handieneko hilabeteetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Pello Otxandiano EH BIldu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidos onbideratzeko aukera txikiena ere esploratzeko eskatu dio Otxandianok Jaurlaritzari, enpleguaren aldeko konpromisoari azkenera arte eusteko

Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan adierazi duenez, gaur bertan ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen idazkari nagusiekin harremanetan jarriko da hizkuntza eskakizunen aferari irtenbidea emateko EH Bilduk planteatzen duen proposamen zehatza aurkezteko; EAJk eta PSE-EEk mahai gainean daukate dagoeneko. 

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X