EUSTAT
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko esportazioek % 0,7 egin dute behera urteko lehen seihilekoan

Guztira, Euskadik 15.716,9 milioi euro esportatu ditu ekainera arte, aurreko urteko epe berean baino 109,5 milioi gutxiago. Esportazioek behera egin arren, 2.113 milioi euroko merkataritza saldo positiboa izan da.

Kontenedoreak, artxiboko irudi batean. EITB

2025. urteko lehen seihilekoan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako esportazioek behera egin dute, apur bat (% 0,7), aurreko urteko epe berarekin alderatuta, baina merkataritza saldoa positiboa (2.113 milioi euro) izan da.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldutako datuen arabera, pasa den ekainean esportazioak % 1,4 jaitsi ziren, iazko hilabete beretik. Hala ere, maiatzean baino askoz apalagoa izan zen, orduan % 10,1 jaitsi baitziren. 

Urtarrilean esportazioek % 4,7 behera egin ostean, gora egin zuten otsailean (% 2,4), martxoan (% 6,6) eta apirilean (% 4,5). 

Guztira, 15.716,9 milioi euro esportatu dira, aurreko urtean baino 109,5 milioi gutxiago. 

Alemania eta Frantzia, esportazioen helmuga nagusiak

Alemania eta Frantzia dira Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioen helmuga nagusiak. Alemania (2342,1 milioi) ageri da zerrendaren buruan, Frantzia (2.342,1 milioi), Erresuma Batua (% 6,5) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 6) atzetik dituela. 

Inportazioak behera

Euskadik 13.603 milioi euroko ondasunak inportatu zituen 2025eko lehen seihilekoan, 216,4 milioi gutxiago. 

Horrenbestez, 2.113 milioi euroko merkataritza saldo positiboa izan da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X