PENTSIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadi eta Nafarroa, batez besteko erretiro-pentsio altuena duten erkidegoen artean

Gizarte Segurantzak 13.620,8 milioi euro erabili ditu abuztuan kotizaziopeko pentsioen hileko nomina arrunta ordaintzeko, eta kopuru horren ia hiru laurden, erretiro-pentsioetarako.

jubilado jubilación pensión pentsioa pentsioaduna efe
Artxiboko argazkia: EITB

Euskadin, batez besteko erretiro-pentsioa 1.836 eurokoa izan da abuztuan, eta 1.688 eurokoa, Nafarroan. Estatuko lau altuenen artean daude biak, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak astearte honetan jakitera eman duenez.

Erretiro-pentsiorik handiena duten bost erkidegoen zerrenda hiru hauekin osatzen da: Asturias (1.776,65), Madril (1.729,74) eta Kantabria (1.595,03) dira. Estatuko batezbestekoa 1.507,55 eurokoa da.

Erretiroagatiko pentsioaz gain, ezintasun iraunkorrekoa, alarguntasunagatikoa, zurztasunagatiko eta senideen aldeko pentsioa ere barne hartzen ditu sistemak. Horiek guztiak kontuan hartuta, abuztuan 585.588 pentsio ordaindu dira Euskadin, eta 147.498, Nafarroan.

Pentsio moten arabera banatuta, Euskadin abuztuan ordaindu dira 391.606 erretiro-pentsio, 132.895 alarguntza-pentsio (1.129 22 euroko batezbestekoa), 42.932 ezintasun iraunkorragatik (1.533,04 euroko batezbestekoa), 15.884 zurztasunagatik (633,74 euroko batezbestekoa) eta 2.271 senideen alde (992,11 euroko batezbestekoa).

Nafarroan, erretiro-pentsioak 102.346 dira, alarguntza-pentsioak 30.011 (1.034,04 euroko batezbestekoa), ezintasun iraunkorrekoak 10.525 (1.436,97 euro, batez beste), umezurtz-pentsioak 4.245 (557,25 euro, batez beste) eta senideen aldeko pentsioak 371 (839,14 euro, batez beste).

Estatu mailan, Gizarte Segurantzak abuztuan 13.620,8 milioi euroko zifra errekorra erabili zuen kotizaziopeko pentsioen hileko nomina arrunta ordaintzeko, 2024ko hilabete berean baino % 6,2 gehiago.

Abuztuko nominan jasoko da aurten onartutako pentsioen igoera; % 2,8an oro har, eta % 6 eta % 9 artean, gutxieneko pentsioen kasuan.

Hil honetako kotizaziopeko pentsioen nominaren ia hiru laurden erretiro-pentsioei zegozkien, 9.954,9 milioi euroko zenbateko globalarekin, 2024ko abuztuan baino % 6,1 gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasieran" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean Barredok esan duenez, Bazka Mahaia oraindik deituta ez badago ere, ez da atzerapenak egongo: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X