Ryanairrek % 2 murriztuko du Forondako hegaldi kopurua neguan, eta ez du jardungo Santiago, Vigo eta Tenerifeko aireportuetan
Alacant, Brusela, Malaga, Milan, Palma eta Sevillarako hegaldiak ditu Ryanairrek Forondako aireportuan. Doitze-neurri horren ondorioz, milioi bat plaza baino gehiago galduko dira, udako denboraldian galdutako 800.000 plazez gain.
Ryanairrek % 2 murriztuko du bere hegaldi-kopurua Foronda-Gasteizko aireportuan, Espainiako Estatu osoan negurako operatibitatea % 16 murrizteko estrategiaren baitan. Horrekin batera, Santiago, Vigo eta Tenerife iparraldeko aireportuetan jarduteari utziko dio.
Doitze-neurri horren ondorioz, milioi bat plaza baino gehiago galduko dira, udako denboraldian galdutako 800.000 plazez gain.
Alacant, Brusela, Malaga, Milan, Palma eta Sevillarako hegaldiak ditu Ryanairrek Forondako aireportuan.
Gaur egun, Forondan jarduten duen konpainia bakarra da, baina azaroaren 1etik aurrera beste konpainia bat sartuko da, Volotea (Madril eta Bartzelonarako hegaldiekin), VIA Gasteizko aireportua sustatzeko sozietatearen 4,4 milioi euroko kontratuaren lehiaketa irabazi baitzuen.
Ryanair 2016an hasi zen Forondan lanean, eta joan den uztailean sinatu zuen hitzarmena VIArekin, 2028ra arte.
Tasak "gehiegizkoak dira, eta ez oso lehiakorrak"
Irlandako konpainiak % 41 murriztuko du bere edukiera penintsulako aireportuetan (600.000 eserleku) eta % 10 Kanaria Uharteetan (400.000), Aenaren aireportu-tasak direla eta. Ryanairrek uste du tasak "gehiegizkoak eta ez oso lehiakorrak" direla, Eddie Willson Ryanairren kontseilari delegatuak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Horrekin batera, Ryanairrek hegazkinen egoitza itxiko du Santiagon, eta Vigoko eta Ipar Tenerifeko hegaldi guztiak bertan behera utziko ditu: urtarrilaren 1etik aurrera Vigon, eta negu honetan bertan, Tenerifen. Udan Valladolid eta Jerezko hegaldiak bertan behera utzi zituen.
Horrez gain, lau aireportutan edukiera murriztuko du, hala nola Zaragozan (% 45), Santanderren (% 38) eta Asturiasen (% 16).
Zure interesekoa izan daiteke
Tubos Reunidosek konpainia "birdimentsionatzea ezinbestekoa" dela azpimarratu du
Enpresak bere eskaintzari eutsi dio asteazken honetako bileran: 59 urtetik aurrerako aurre-erretiroak eta sustatutako bajen eskaintzan, urteko 38 egunekin.
Zer eragin izango du Ekialde Hurbileko egoerak argindar-fakturan?
Baliteke gasa argia baino gehiago garestitzea, eta kontratu motaren araberakoa izango da. Tarifa finkoa duten etxeek ez omen dute berehalako aldaketarik nabarituko. Araututako tarifa dutenek, berriz, arrisku handiagoa izango lukete.
Konpondu da txartel bidez ordaintzeko izan diren arazoak
Intzidentziak lehen ordutik izan du eragina, eta arazoak sortu dira establezimenduetan zein erabiltzaileen artean. Arazoa konpondu da jadanik.
India, aukera ugariko herrialdea euskal makina-erremintarako
Nazioarteko testuingurua benetan zaila den honetan, makina-erremintaren sektoreak aire freskoa bilatzen du geldirik dagoen Europatik eta aurkari bihurtu den Txinatik urrun. Estatu Batuetako merkatua birika nagusia izanik, sektoreak bi gune nagusi ditu helburu: India eta Mercosur.
Denboraldiko lehen antxoa euskal portuetara iristen hasi da
Sasoiko lehen antxoak euskal portuetara iritsi dira, kostera hasi eta hurrengo egunean. 20 tona sartu dira, esaterako, Getariako portuan. Orain ikusi behar zenbatean saltzen duten kiloa arraindegietan, eta uste bezain gozo ote dagoen.
EAEn 1.100 langabe gutxiago izan dira otsailean, baina Nafarroan langabeziak zertxobait egin du gora
Hego Euskal Herrian 137.000 langabe inguru daude.
Petrolioaren prezioak % 3 inguru egin du gora, eta burtsetan jaitsierak izango dira, Iranen aurkako erasoen ondorioz
Petrolio gordinaren prezioarekin batera, gas naturalarena ere igotzen ari da; izan ere, Herbehereetako TTF merkatuan, Europako erreferentzietako bat, hilabeteko epean entregatzeko gasaren prezioa % 22 gehiago igo da, 53,14 dolarreraino.
EAEko enpresek 1.130 milioi euro esportatu zituzten Ekialde Erdikora 2025ean, guztizkoaren % 3,8
Guztira 42 euskal enpresak 63 ezarpen dituzte Ekialde Erdikoko hainbat herrialdetan.
Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu
Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.
Pradalesek Ekialde Hurbileko egoera "baretu" dadila eskatu du, eta euskal enpresei dagokienez "beharrezkoak diren neurriak" agindu ditu
Makina-Erremintaren Nazioarteko Azokaren irekiera-ekitaldian, Barakaldoko BECen, lehendakariak aurreratu duenez, Eusko Jaurlaritza Ekialde Hurbileko gatazkak izan ditzakeen "ondorioak" aztertzen ari da dagoeneko, eta "gerra" bat hasteko "benetako arriskua" dagoela ohartarazi du.