ILP
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal gehiengo sindikalak pentsiodunen mobilizazioarekin bat egin du Herri Ekimen Legegilea izapidetzea eskatzeko

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde ere mobilizatuko dira irailaren 20an EAJri eta PSE-EEri beren jarrera "zuzentzeko" eta gutxieneko pentsioa gutxieneko soldatarekin parekatzeko ekimena izapidetzea eskatzeko.

PENSIONISTAS PENTSIODUNAK GASTEIZ

Pentsiodunen mobilizazioa. Argazkia: EFE

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek hilaren 20an Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduarekin mobilizatzeko deia egin dute, EAJri eta PSE-EEri euren jarrera "zuzentzeko" eta Herri Ekimen Legegilea tramita dezatela eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko adierazi du ekimen horren aurka dagoela, 145.000 sinadura baino gehiagoren babesa lortu zuen arren, "ez delako beharrezkoa eta egungo Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren koherentziaren aurka dagoelako".

Jarrera horrekin, Eusko Legebiltzarrak ziurtasun osoz arbuiatuko du ekimena aintzat hartzea eta izapidetzea, Jaurlaritza sostengatzen duten taldeek, EAJk eta PSE-EEk, gehiengo nahikoa baitute Legebiltzarrean neurria atzera botatzeko.

Protesta gisa, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioak deitu ditu Donostian, Bilbon eta Gasteizen hilaren 20an, eta mobilizazio bat Gasteizen 25ean.

Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu ELAko eta LABeko idazkari nagusiek, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruko ordezkariekin batera, mobilizazioen alde egin dute astelehen honetan, Jaurlaritzaren jarrera "bidegabea" dela iritzita, eta EAJri eta PSE-EEri jarrera "zuzentzeko" eskatu diete.

Lakuntzak adierazi duenez , Eusko Jaurlaritzak Herri Ekimen Legegileari buruz egindako txostena "ez da juridikoa", "politikoa" baizik, eta Jaurlaritzari leporatu dio agerian utzi duela "ez dagoela bere agendan" baldintza ekonomiko txarrenak dituzten pentsiodunen egoerari irtenbidea ematea, horretarako "aitzakiak" diren argudioak erabiliz.

Eman dituzten datuen arabera, gaur egun 90.000 pentsiodun daude EAEn, gehienak emakumeak ( % 70), eta diru-sarrerak gutxieneko soldatatik beherakoak dira. Horietatik 15.000 inguruk Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) bidez jasotzen dute pentsioaren osagarri bat; beraz, "% 83 Eusko Jaurlaritzaren babesetik kanpo geratzen da", salatu du Lakuntzak.

Ildo beretik, Garbiñe Aranburuk "oso larri" jo du Eusko Legebiltzarrean gai horri buruzko eztabaida ukatzea, eta ohartarazi du ez dutela ontzat emango ekimena "eztabaidatzea ez den beste aukerarik".

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X