EKONOMIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxebizitzen salerosketa moteldu da Euskadin, uztailean % 12,3 igo da eta

2024ko uztailean, etxebizitzen salerosketa-kopuruak % 29,2 egin zuen gora. Bestalde, hipoteken sinadurek goranzko joerari eutsi diote, % 25,7ko igoera izan zuten.

20230417142642_etxebizitza_

Etxebizitzak. Argazkia: EITB MEDIA

Etxebizitzen salerosketaren igoera moteldu egin da Euskadin aurtengo uztailean, % 12,3 hazi baita (2.243 salerosketa). Igoera hori 2024ko uztailean izandakoa baino askoz txikiagoa izan da, orduan % 29,2 igo baitzen.

Uztailean 7.818 finka saldu ziren Euskadin; horietatik 792 landa-finkak ziren eta 7.026 hiri-finkak. Azken horietatik, 3.693 etxebizitzak ziren, 87 orubeak eta 3.246 bestelako hiri-finkak, hala nola bulegoak, garajeak eta trastelekuak, Estatistikako Espainiako Institutuak ostegun honetan zabaldu dituen datuen arabera.

Operazio horietatik guztietatik, 2.243 salerosketak izan ziren, 837 herentziak, 37 dohaintzak, 10 trukeak, eta gainerakoa (566), bestelakoak.

Saldutako etxebizitza gehienak (1.961) merkatu librekoak ziren, eta 282, etxebizitza babestuak. Bigarren eskuko etxebizitzen salmenta ere nagusi izan da (1.800) berrien aldean (443).

Lurraldekako sailkapena eginda, Bizkaia izan zen etxebizitzen salerosketen buru 1.050 eragiketarekin, ondoren Gipuzkoa 758rekin, eta azkenik, Araba, 435ekin.

Hipotekak

Etxebizitzen gaineko hipotekeoi dagokienez, Euskadin uztailean hazkunde handia izan zen, % 25,7koa. Hortaz, iazko irailean hasitako goranzko joera sendotu da, eta etenik gabe eutsi dio hilabete guztietan, 2025eko apirilean izan ezik.

Estatistikako Instituaren datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan 2.209 hipoteka sinatu ziren uztailean, 401,9 milioi euroko mailegu-kapitalarekin, horietatik 1.202 Bizkaian, 662 Gipuzkoan, eta, 345, Araban.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X