Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Petronorreko langileek greba mugagabea hasiko dute, aldagela berriak "ezkutuko lanaldia luzatzea" dakarrelako

Langileek batzarrean hartu dute erabakia. Petronorren zuzendaritzak "neurriz kanpokotzat" jo du greba. Ostegun honetako 18:00etan abiatuko dute lanuztea.

 

Petronor enpresa, Muskizen. Argazkia: EFE

Petronorreko langileen batzarrak gehiengo zabalez erabaki du ostegun honetan greba mugagabea hastea, Muskizko (Bizkaia) findegiaren sarreran dauden aldagela berriak erabiltzeak plantillarentzat dakarren "ezkutuko lanaldiaren luzapenaren" aurka protesta egiteko.

Sindikatuek jakitera eman dutenez, Petronorreko langileek aho batez babestu dute langileen batzordea osatzen duten sindikatuek (UGT, CCOO, TU eta ELA) proposatutakoa.

Sindikatuetako ordezkariek adierazi dutenez, enpresak protesta "neurrigabea" dela uste duen arren, "gaia ez da hain txikia izango" ibilbide eta sentsibilitate "hain desberdinak" dituzten lau sindikatu bat etorri badira. Sindikatuen aburuz, aldaketa horrek langileei "lanaldia luzatzen" die.

Batzarrak hartutako erabakiaren arabera, langileek ostegun honetako 18:00etan ekingo diote greba mugagabeari.

Bestalde, greba mugagabea "neurriz kanpokoa eta justifikaziorik gabekoa" dela esan du Petronorren zuzendaritzak ohar bidez. Adierazi duenez, ez du langileen batzarrak hartutako erabakia ulertzen, enpresak "hitz egiteko borondatea" izan duelako.

Petronorrek azaldu duenez, bere historiagatik eta hazkundeagatik, aldagela berriak eraiki zituzten findegiko sarreran, sei milioi euroko inbertsioa eginda, "langileen baldintzak eta segurtasuna hobetzeko eta langile guztiek beren lanpostuetara segurtasun-ekipamenduarekin sar zitezen".

Enpresak zehaztu duenez, barneko joan-etorri horiek anezka bidez egiten dira, "modu seguru eta erosoan". 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X