TXOSTENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

CAF enpresak Israelen okupazio politikei etekina ateratzen diela jaso du NBEk

 Zerrenda ostiral honetan eguneratu da, eta guztira 158 enpresa zerrendatu ditu. CAF 38. postuan dago.

caf
CAF enpresaren artxiboko irudia

Nazio Batuen Erakundeak CAF enpresa Israelek Palestinan egindako krimenen onura jasotzen duten konpainien artean sartu du. Zerrenda ostiral honetan eguneratu da, eta guztira 158 enpresa sartu ditu zerrendan. CAF 38. postuan dago.

Giza Eskubideen Goi Komisionatuaren arabera, euskal konpainiak legez kanpoko kolonoguneak eta horien azpiegiturak (garraio-sistemak barne) eraiki eta handitzeko ekipamenduak eta materialak hornitzen laguntzen du. CAF Jerusalem ekialdean Israelek bultzatutako legez kanpoko asentamenduak lotzen dituen tren arin bat eraikitzen ari da.

2023an argitaratu zen zerrendan 97 enpresa zeuden. Horietatik 7 zerrendatik atera dira, baina orain 158 dira guztira. Enpresa gehienak israeldarrak dira (138), baina AEBko sei enpresa, Frantziako bi eta Erresuma Batuko beste bi ageri dira horien artean. CAFez gain, Espainiako hiru enpresa ageri dira bertan: Actividades de Construccion y Servicios (ACS) eta haren filiala den Sociedad Española de Montajes Industriales (SEMI) eta Ingenieria y Economia del Transporte (Ineco). Portugal, Kanada, Alemania, Txina, Luxenburgo eta Herbehereetako konpainiak ere ageri dira txosten horretan.

Zerrendan nabarmentzen diren beste enpresa batzuk hauek dira: Expedia, Airbnb, Booking eta Motorola estatubatuarrak, Egis ingeniaritza enpresa frantziarra eta JCB eta Greenkote britainiarrak.

Zerrendan agertzeak ez dakar zigorrik, informatiboa baita. Hala ere, NBEk  txostenean agertzen diren enpresei eskatu die "neurri egokiak har ditzatela beren jarduerek giza eskubideetan duten eragin kaltegarriari aurre egiteko".  Halaber, zerrendan enpresak dituzten herrialdeak neurriak hartzera bultzatu ditu.

Volker Türk Goi komisarioaren arabera, zerrendak argi uzten du beharrezkoa dela erantzukizunak hartzea eta behar bezalako ardura betetzea gatazka-inguruetan jarduteko orduan, "jarduerek giza eskubideen abusuak eragiten ez dituztela bermatzeko".

"Bitarteko judizial, administratibo, legegile edo bestelakoekin bermatu behar dute, beren lurraldean edo jurisdikziopean enpresa-jarduerekin lotutako giza eskubideen urraketak gertatzen direnean, eragindako pertsonek benetako konponbideak eskura izatea", nabarmendu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X