Ganadu azokak debekatu dituzte Nafarroan, DNK gaitza zabaltzea ekiditeko
Dermatosi nodular kutsakorra (DNK) epidemia bihurtu da eta asko ari da zabaltzen behien artean Frantzian eta Gironan. Gizakiei transmititzen ez zaien arren, ustiategietan abelburu asko galtzea eragin dezake.
Artxiboko irudia: ganadu azoka bat, Arkautin (Araba)
Nafarroako Gobernuak ganadu-feriak, lehiaketak eta abere-azokak egitea debekatu du azaroaren 30era arte. Ezingo da animalien kontzentrazio eta elkartzerik egin, txakur eta katuenak izan ezik. Neurri horren bidez, Frantzian okerrera egin duen Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) gaitzaren epidemia geldiarazi nahi dute, nahiz eta animaliek ez dieten gaixotasuna gizakiei transmititzen.
Oraingoz, ez da kasurik atzeman Nafarroan. Hala ere, Nekazaritza Departamentuak prebentzio-neurri hori hartzea erabaki du, DNK gaitza A kategoriako gaixotasuna delako Europar Batasunean. Beraz, derrigorrezkoa da gaitza desagerrarazteko neurriak hartzea.
Frantzian egoera epidemiologikoak okerrera egin duelako hartu ditu Nafarroak orain neurriak. Orain arte garbi zeuden hainbat lekutan modu azkarrean zabaldu da, eta Gironan ere egoera berean daude.
Ondorioz, behi-azienda eta ustiategi guztietan eta animaliak garraiatzean biosegurtasun neurriak hartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak. Era berean, kasuren bat agertu den susmoa izanez gero, Foru Komunitateko Albaitaritza Zerbitzu Ofizialei jakinarazi behar zaie.
Gaixotasunaren sintomak noduluak, barrukoak zein kanpokoak, eta sukarra dira. Gaitzak animaliak hiltzea eragin dezake, eta kasu batzuetan aziendaren % 6 ere galdu izan dute. Beraz, Gobernuak nabarmendu du detekzio goiztiarra funtsezkoa dela inpaktua murrizteko.
DNK gaixotasun ez-zoonosikoa da; hau da, gizakiok ez gara kutsatzen ez animaliekin kontaktuan egoteagatik, ezta animalietatik eratorritako produktuak kontsumitzeagatik ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igande honetan amaituko da. Mobilizazioen artean, ostiral honetan elkarretaratzea egingo dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestituko dira litroko bihartik aurrera, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.
Albiste izango dira: Klima Aldaketa eta Nekazaritzaren Mahaia, afari solidarioak Donostian eta Ekialde Hurbileko gerra
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak Enagas konpainiaren % 1 erosi du, 45 bat milioi euroren truke
Erosketa hori Indartuz funtsaren bidez egindako lehen inbertsio zuzena da.