Zer da DNK, nola kutsatzen da eta nola eragiten dio sektoreari?
Dermatosi Nodular Kutsakorrari adi-adi dago abeltzaintza-sektorea. Euskal Herrian ez da oraindik kasurik antzeman, baina prebentzio eta zaintza neurriak martxan jartzen ari dira. Hona hemen gaixotasun honen gakoak eta abeltzaintza-sektorean dituen eraginak.
Dermatosi Nodular Kutsakorrak (DNK) adi-adi jarri du azken egunotan Euskal Herriko abeltzaintza-sektorea; izan ere, herrialdean gaixotasun horren kasurik oraindik atzeman ez bada ere, agerraldi bat dago Gironan (Katalunia) eta foku aktiboak daude Frantzia hegoaldean eta Italian ere.
Prebentzioz, abeltzaintza-ustiategiak, albaitariak eta erakunde publikoak hasiak dira neurriak hartzen euskal lurralde osoan.
Zer da Dermatosi Nodular Kutsakorra eta nori eragiten dio?
Dermatosi Nodular Kutsakorra (DNK) gaixotasun biral bat da, abereei eragiten diena (batez ere zezen eta behiei), eta larruazalean eta barneko beste organo batzuetan noduluak (koskorrak) dira horren erakusgarri.
Batez ere intsektuek (eltxoak, euliak edo kaparrak) transmititzen duten birus batek eragiten du, eta, neurri txikiagoan, animalien arteko kontaktu zuzenak.
Gaixotasun hori ez da animalietatik pertsonetara transmititzen.
Zeintzuk dira sintomak?
Birusak sukarra eta larruazaleko eta muki-mintzetako noduluak sortzen ditu, barne-organoei ere eragiten die, eta akidura, nodulu linfatikoen hantura, larruazaleko edema eta, batzuetan, animaliaren heriotza ekar ditzake.
Gainera, infektatutako animaliek arnasketako edo digestioko ondoezak izan ditzakete, jateko gogorik ez, eta horrek esnearen eta haragiaren produktibitatea murriztea dakar.
Zer eragin du sektorean?
Araudiak saldo osoa hiltzera behartzen du infektatutako abere bakar bat hautematen bada, Xabier Iraolak (ENBA) Orain.eus-i esan dionez: "Ustiategi baten abere bakar bat gaixotuko balitz, abere denak sakrifikatu behar izatea dakar, eta horrek, kasu gehienetan, ustiategiaren itxiera bera ekarriko luke". Iraolaren arabera, horrelako neurri batek eragindako kolpeari buelta ematea oso zaila litzateke, ezinezkoa ez esatearren.
Euskal Herrian kasurik hauteman ez bada ere, Espainian kasuak agertu izanak Estatuaren osasun estatusa eta estatus epidemiologikoa aldatzea eragin du. Gaixotasun jakin baten kasurik ez duten herrialdeek askotan itxi egiten dituzte kaltetutako herrialdeetako inportazioak, izan animaliak, izan produktu eratorrienak, eta horrek, ezinbestean, kalte egiten dio abeltzaintzari lotutako ekonomiari.
EAEko abeltzaintza-sektorearen kasuan, oraingoz esportazioek ez dute kezka handirik eragiten, esportazio-bolumena ez baita handia. Hala ere, Iraolak azaldu duenez, zenbat eta garbiago egon herrialde bat, orduan eta errazagoa izango da esportaziorako ziurtagiriak lortzea.
Hori bai, herrialde bakoitzak ezartzen ditu bere langa eta murrizketak. Kasu honetan, esaterako, Marokok debekatu egin du Espainiako lurraldetik bizirik dauden abereen inportazio oro. Libiak, ordea, erregionalizazioaren alde egin du: hau da, ez du inportatuko kaltetutako eskualdeetatik doan aziendarik (Gironatik, esaterako), baina bai "garbi" dauden eskualdeetatik doazenak.
Prebenitu al daiteke, txertaketa masiboa eginda?
Dermatosi Nodular Kutsakorra A motako gaixotasuntzat hartzen da, eta ezin da prebentziozko txertorik jarri.
"Kutsatzeko arriskua hain handia denez, debekatuta dago prebentziozko txertoak jartzea", azaldu du Iraolak. Izan ere, txertoak ez dira inoiz % 100 eraginkorrak izaten, eta beti utziko litzaioke zirrikituren bat birusari. Europako araudiaren arabera, "gaixotasunaren hedapenari aurre egiteko modu bakarra da dagoeneko kaltetutako ustiategietan edo eremuetan erabat desagerraraztea".
Abeltzain bakoitzak, beraz, bere gain hartu beharko ditu biosegurtasun neurriak, hala nola abelburu berriak berrogeialdian jartzea, ustiategietara sartzen diren ibilgailuen eta pertsonen kontrola, desinfektatzeei arreta berezia jartzea, eta abelburuak zorrotz aztertzea, gaixotasunik balego ahalik eta azkarren detektatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko greba orokorra "jarraipen zabala" izaten ari dela jakinarazi dute sindikatu deitzaileek
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan.Halaber, piketeek errepide mozketak egin dituzte, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean, eta tentsio uneak eragin dituzte Bilboko kale nagusian.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Hauek dira gaurko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola Osasunean, Hezkuntza eta Larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek bermatuko dira.