Aurrekontuen negoziazioan "maila emateko" eskatu die D'Anjouk EH Bilduri, PPri eta Sumarri
EAEko aurrekontuak adosteko negoziazioan "interes alderdikoiak" alde batera uzteko eskatu dio Ogasun eta Finantza sailburuak oposizioari.
Noël D'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, "aurretiazko baldintzarik gabe" abiatuko du Gobernuak aurrekontuen inguruko negoziazioa oposizioko alderdiekin. Hala ere, sailburuak EH Bilduri, PPri eta Sumarri eskatu die "zintzotasunez" jokatzeko, eta interes alderdikoaiak alde batera uzteko, akordioa lortze aldera.
D'Anjouk gaur goizean aurkeztu du, Eusko Legebiltzarreko Ogasun Batzordean, Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontu-proiektua, 16.378 milioi eurokoa, aurtengoa baino % 4,1 gehiago.
Sailburuak iragarri duenez, sailburuek euren sailetako aurrekontuak aurkezteko Legebiltzarrean egindako agerraldien ostean, Sumarekin , PPrekin eta EH Bildurekin erronda bat hasiko du "balizko aliantzak aztertzeko".
"Aurretiazko baldintzarik gabe" ekingo dio negoziazioari sailburuak, baina oposizioko laderdiei "zintzotasunez" jokatzeko eskera egin die. "Borondate politikoa baino ez da behar", adierazi du.
Ogasun eta Finantzetako sailburuak aurrekontun bidez lortu nahi diren hiru helburuak eman ditu jakitera: "Zerbitzu publikoak finkatzea, herritarren kezka eta premia nagusiei arreta ematea eta herrialdea etorkizunera begira prestatzeko eraldaketetan inbertitzea".
Horretarako, 2026rako aurrekontu-proiektuan “Euskadi Eraldatuz 2030” Inbertsio Eraldatzaileen Planerako 935 milioi euro bideratu dira —hain zuzen, plan hori da Euskal Finantza Aliantzaren bide-orria—. Zenbateko hori aurrekontu-proiektu arruntari gehitu zaio, eta 2026an 16.378 milioi eurokoa izango da, 2025ean baino % 4,1 handiagoa.
Eusko Jaurlaritzak aurrekontu horietarako izango dituen diru-sarrerak Foru Aldundiek egingo duten 14.143 milioi euroko ekarpenetan oinarritzen dira. Ekarpen horiek 943 milioi euro handitu dira, 2025eko itxiera-aurreikuspenarekin alderatuta.
Aitzitik, 2025arekin alderatuta, behera egin dute euskal 'Y'-arekin, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearekin eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Funtsekin lotzen diren baliabideek. Izatez, 2026an ez da aurreikusten azken mekanismo horren diru-sarrerarik, eta jarduketak gerakinen bidez finantzatuko dira.
Aurreikusitako zorpetze-gordina 2.324 milioi eurokoa da. Horietatik 935 milioi euro Euskal Finantza Aliantzari dagozkio, eta zorraren amortizazioa 879 milioi eurokoa izango da.
“2026ko aurrekontuak ongizatea, jasangarritasuna eta inbertsio eraldatzailea lehenesten ditu, Euskadiren etorkizuna prestatzeko”. Horrela laburbildu du datorren urterako kontu publikoen espiritua.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.