AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugikortasun Sailak 581,7 milioi izango ditu "trenbidea garraiobide gisa bultzatzeko"

Trenbide-azpiegiturak eraiki eta hobetzeko erabiliko da inbertsioaren zati handi bat. Era berean, Bat, Barik eta Mugi txartelen interoperabilitatea burutu nahi da, eta 12 urtera arteko garraioaren doakotasuna egiturazkotzat ezarri.

Susana García Chueca aurrekontuak Legebiltzarra

Susana Garcia Chueca sailburuak aurrekontuak aurkeztu ditu Legebiltzarrean. Argazkia: Irekia.

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren 2026ko aurrekontuaren zatirik handiena trenbide-zerbitzuak eta azpiegiturak eraiki eta hobetzeak hartzen dute, "trena herritarren garraio-modu gisa bultzatzeko" helburuarekin.

Susana García Chueca sailburuak datorren urteko kontuak zehaztu ditu Eusko Legebiltzarrean. Guztira, 581,7 milioi euro izango dira, eta % 2,5eko igoera izango du aurreko ekitaldikoaren aldean.

Sailburuak nabarmendu duenez, kontuek "lurralde eta gizarte mailan egituratzeko" helburua dute. Hala, trenbide- eta tranbia-sarea zabaldu, lehendik dauden azpiegiturak hobetu eta mantendu, eta mugikortasun jasangarria eta garraio publikoaren erabilera sustatuko dira, herritar guztiei sarbidea bermatzen dieten ekimenak garatuz.

Alde batetik, Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak 259,5 milioi euro izango ditu egiten ari diren azpiegiturak gauzatzen jarraitzeko, berriak planifikatzeko eta lehendik daudenak mantendu eta hobetzeko, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bidez.

Lehentasunen artean, sailburuak aipatu ditu Bilboko metropoli-trenbidearen 5. lineako obrak, Bilboko tranbiaren geltoki berri bat eraikitzea Los Cañosen, Gasteizko tranbia Zabalgana auzora luzatzeko obren hasiera eta Donostiako topoaren lurpeko pasabidea amaitu eta martxan jartzea.

Halaber, mugikortasun jasangarrirako etorkizuneko azpiegitura-proiektuen garapena eta daudenak berritzeko eta mantentzeko lanak egitea ere jasotzen du aurrekontu proiektuak.

Bestalde, Mugikortasun Iraunkorrerako Estrategia Zuzendaritzak 250,4 milioi euro izango ditu, besteak beste, "trena eta tranbia bultzatzeko".

Ildo horretatik, 130 milioi Euskotrenek Euskadiko sare propioan eskaintzen duen zerbitzura bideratuko dira, eta 92,8 milioi euro berriki transferitu eta Renfek operatutako aldirietako zerbitzura. Azken horietatik 3,4 milioi Arabako Lautadako aldirietako zerbitzua garatzera bideratuko dira.

Garcia Chuecak azpimarratu du 'Mugikortasun Jasangarriaren Plana' ren "erronka handietako bat" tarifen integrazioa bultzatzea dela. Bere hitzetan, "eredu bateratua" dute helburu, baina "lurralde historikoen araberako berezitasunekin" eta garraio publikoa "gehien erabiltzen dutenak deskontu gehiagorekin sarituko dituena".

Nabarmendu duen beste puntu bat hobariena da. 9,1 milioi bideratuko direla zeregin horretara eta, besteak beste, 12 urtera artekoek garraio publikoa doan izatea egiturazkoa izango da. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X