BILERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ELA eta LAB ez dira Torresekin bilduko, Parlamentuak gutxieneko soldataren herri-ekimena baztertu eta gero

Bi sindikatu horiek, gainera, iragarri dute auzitara eramango dutela Confebask, gai horri buruz hitz egiteko "negoziazio mahaia eratzeari uko egiteagatik", justiziak "patronalaren negoziatzeko betebeharra bete dezan".

mitxel-lakuntza-ela-mikel-torres-efe

Torres, Lakuntzaren alboan. Argazkia: EITB

ELA eta LAB sindikatuek iragarri dute astelehenean ez direla Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuarekin bilduko, Legebiltzarrean Eusko Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiek (EAJ eta PSE-EE) Euskadin gutxieneko soldata bat sortzeko herri-ekimen legegileari uko egin diotelako.

Bigarren lehendakariordeak gizarte-eragileekin bilera sorta bat hasi zuen atzo, osteguna. CCOO eta UGTrekin bildu ostean, astelehenean zen ELArekin, LABekin eta Confebask patronalarekin biltzekoa.

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxaldek bultzatutako eta 138.495 sinadurek babestutako herri-ekimen legegilea Eusko Legebiltzarrean ez izapidetzea erabaki ostean hartu dute erabakia bi sindikatu horiek.

"EAJk eta PSEk diote gutxieneko soldata propio baten aldekoak direla eta EAEko langileek beren errealitate sozioekonomikoaren araberako soldatak behar dituztela. Hala ere, beren ekintzek kontrakoa erakusten dute: patronalaren jarrera hartu dute eta Confebasken aginduak betetzen ari dira", salatu dute bi sindikatu horiek ohar batean.

Horien ustez, Eusko Jaurlaritzak "ez du benetako elkarrizketan sinesten", hori egingo balu "Legebiltzarrean eztabaidari bidea emango liokeelako eta bakoitzak bere jarrera defendatzeko aukera bermatuko lukeelako".

ELAk eta LABek Imanol Pradales lehendakariari eta Torres sailburuari eskatu diete "jarrera aldatzeko eta gutxieneko soldata propioa defendatzeko, baita patronalari interpelazio zuzena egiteko, patronala ere mugi dadin eta Euskadirentzat gutxieneko soldata bat negoziatzen has dadin".

Bi sindikatu horiek iragarri dutenez, auzitara eramango dute Confebask, gai horri buruz hitz egiteko "negoziazio mahaia eratzeari uko egiteagatik", justiziak "patronalaren negoziatzeko betebeharra bete dezan".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X