Mobilizazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EHUko sindikatuek lanuzteak eta elkarretaratzeak deitu dituzte, "inbertsio publiko handiagoa" eskatzeko

Astelehenetik ostegunera egingo dituzte protestak. Alde batetik, lanuzteak deitu dituzte 11:00etatik 12:00etara. Bestetik, elkarretaratzeak egingo dituzte 11:15ean, egunaren arabera campus batean edo bestean.

ehu

ELA, LAB, Steilas eta CGT sindikatuek lanuzteak eta elkarretaratzeak deitu dituzte astelehenetik ostegunera bitartean Leioan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon, "EHUrentzat inbertsio publiko handiagoa" eskatzeko.

LAB sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, bere ustez, "unibertsitateak behar duen lantaldea osatzera, langileentzako lan baldintza duinak bermatzera, eraikinak eta instalazioak mantentzera, zerbitzuak behar bezala hornitzera eta, oro har, euskal unibertsitate publikoak garatzen duen irakaskuntzaren, ikerketaren eta kudeaketaren kalitatea ziurtatzera" bideratu beharko litzateke inbertsio publikoa.

Bestalde, errektoretza taldeari "jarrera irmoa" eskatu diote sindikatuek, "EHUk behar duen finantzaketa lor dezan".

Astelehenetik ostegunera egingo dituzte protestak. Alde batetik, lanuzteak deitu dituzte 11:00etatik 12:00etara. Bestetik, egunero elkarretaratzeak egingo dituzte, 11:15ean: astelehenean Leioako Campuseko Mikel Laboa plazan, asteartean Donostiako Campuseko Carlos Santamaria liburutegiaren aurrean, asteazkenean Gasteizko Letren Fakultatearen aurrean eta ostegunean Eusko Jaurlaritzak Bilboko Kale Nagusian duen egoitzaren aurrean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gasteiz Traktoreak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera

Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.

Concentración de técnicos de eventos en huelga, en Bilbao



EUROPA PRESS

26/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X