Albiste da
Arrantza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek balorazio gazi-gozoa egin dute EBk ezarritako arrantza kuoten inguruan

Erdietsitako akordioa albiste txarra da Ondarroako alturako ontzientzat, besteak beste, legatzaren eta oilarraren kuotak jaitsi dituztelako. Kaltetuenak, baina, berdela amuarekin arrantzatzen duten ontzi txikiak dira, % 70 murriztu baitute harrapaketen kopurua. Baxurako arrantzaleentzat, aldiz, akordio “positiboa” da, hegaluzearen kuotari eutsi egin diotelako eta atun gorriarena eta antxoarena handitu direlako.

Euskal arrantzaleak arrainak arrantza arrain lonja
Arrantzaleak harrapakinak lonjan deskargatzen. Argazkia: EITB

Europar Batasuneko (EB) Arrantza ministroek bart erdietsitako 2026ko arrantza kuoten akordioak balorazio ezberdina eragin du Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleen artean, espezieen artean gorabehera asko izan baitira.

Ituna albiste ona da Gipuzkoako eta Bizkaiko baxurako arrantzaleentzat. Hegaluzearen kuotari eutsi diote eta atun gorriarena eta antxoarena handitu dituzte.

Ifrentzuan, akordioak ezinegona sortu du alturako arrantzaleen artean, legatz, oilar, mihi-arrain eta zapoaren harrapakinak jaitsi baitituzte. Dena dela, berdelarenak hartu du kolpe handiena, % 70 murriztu baitute.

Kuota txikitu beharrean, espezie hori arrantzatzea debekatzeko galdegin dute euskal arrantzaleek, “biomasa egoera larrian” baitago, Miren Garmendia Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko idazkari nagusiak zehaztu duenez. Debekua ezarrita, iparraldeko herrialdeek orain arte egin duten gehiegizko arrantza saihestuko litzateke, horien hitzetan.

Bestalde, alturako ontziei galerak arintzeko neurriak eskatu dituzte. Hain justu, neurriak aztertzen ari dela iragarri du Eusko Jaurlaritzak

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X