protesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ipar Euskal Herriko laborariek A64a blokeatu dute dermatosi nodularraren aurkako neurriak salatzeko

Mobilizazioak bart abiatu dituzte, errepidean traktoreak eta lasto fardoak jarrita. Gaixotasuna kontrolatzeko, neurri zorrotzak hartu ditu Frantziako Gobernuak, eta kasuren bat agertuz gero, etxaldeko behi guztiak hiltzeko agindua eman du. Abeltzainek astelehenera arte jarraituko dute protestan, Macronen gobernuari euren “haserrea” helarazteko.

Iparraldeko laborarien protesta traktoreak A63 dermatosi nodularra
Laborariek su eman diete lasto fardoei. Argazkia: EITB

Ipar Euskal Herriko laborariek traktoreak eraman dituzte errepidera, eta A64 autobidea blokeatu dute Beskoitze parean, Baiona eta Frantziako Tolosa artean, dermatosi nodularrari aurre egiteko neurriak salatzeko. Mobilizazioak ostiral gauean abiatu zituzten, eta abeltzainen asmoa da astelehenera arte egotea bideak blokeatzen. Behientzat beharko luketen lastoari su eman diote, eta bidea trabatu dute horrela. Larunbat gaua bigarrena izango dute jada tokian, protesta egiten.

Iparraldean ez ezik, Frantziako 13 departamendutan ere protestak egiten ari dira abeltzainak.

Frantziako Gobernuak dermatosi nodularrari aurre egiteko adostutako neurriak dituzte jomugan laborariek. Ipar Euskal Herrian ez da oraindik behiei erasaten dieten gaixotasunaren kasurik izan, baina abeltzainek gertu sumatzen dute. Aziendaren batean animaliaren bat kutsatuz gero, etxaldeko behi guztiak hiltzeko agindua emana du Parisek.

Neurria zorrotzegia dela uste dute abeltzainek, eta horregatik deitu dituzte protestak sektoreko sindikatu nagusiek, Euskal Laborarien Batasunak barne.

Gaur egun, Okzitaniako lau departamendutan agertu da gaixotasuna: Ekialdeko Pirinioetan, Ariegen, Pirinio Garaietan eta Garona Garaian, kasu bat atzo bertan.

Dermatosi nodularraren kontrako neurriak ez ezik, Macronen gobernuak protestekiko duen jarrera ere salatu dute abeltzainek; izan ere, Poliziari agindua eman omen dio manifestarien aurka gogor oldartu dadin. Laborariek azpimarratu dutenez, ez dira “gaizkileak”, euren ogibidea defendatzen duten laborariak baizik. “Ez dugu beste irtenbiderik”, azaldu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X