Arabako Foru Aldundiak eta Elkarrekin Ahal Dugu Ezker Anitza-IUk 2026ko aurrekontuak adostu dituzte
Ituna segurutzat jotzen zen alderdi moreak joan den ostiralean osoko zuzenketa erretiratu ondoren, baina erabat itxi gabe zegoen. Astelehenean emango ditu alderdi moreak akordioaren xehetasunak.
EAJ-PSE gobernu taldeak eta Elkarrekin Ahal Dugu Ezker Anitza-IUk akordioa lortu dute Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuak onartzeko, bi aldeetako iturriek jakitera eman dutenez.
Ituna segurutzat jotzen zen alderdi moreak joan den ostiralean osoko zuzenketa kendu ondoren. Koalizio moreak ostegun arratsaldean iragarri zuen atzera botako zuela 2026rako Arabako foru aurrekontuei jarritako osoko zuzenketa, ELA sindikatuak egoitza pribatuetan akordioa lortu ostean.
Hala ere, akordioa oraindik negoziatzen ari ziren, eta asteburu honetan itxi dituzte xehetasunak Foru Aldundiak eta Elkarrekin Ahal Duguk, azken horiek aurkeztu dituzten 71 zuzenketa partzialak ere aztertuta.
Bihar egingo da Arabako Batzar Nagusietan zuzenketa partzialen eztabaida. Hori hasi aurretik emango ditu xehetasunak Elkarrekin Ahal Duguk.
Gaur, oharra kaleratu du koalizio moreak. “Lurralde bidezkoago, kohesionatuago eta iraunkorrago baterantz aurrera egitea lortu dugu, gaurko mundu errealarekiko ikuspegi inklusibo, konprometitu, aurrerakoi eta ausartarekin”, adierazi du bertan David Rodriguez bozeramaileak.
Koalizio morea pozik agertu da “lehentasunezkoak” diren gaietan eragitea lortu dutelako. "Egoitzetako langileen lan hitzarmena, zainketak, etxebizitza, gizarte eta lurralde kohesioa, ingurumena, nazioarteko lankidetza, garraio publikoa, osasun mentala eta indarkeria matxisten aurkako borroka" aipatu dituzte horien artean.
Gainera, "komunitate energetikoen sorrera, tokiko merkataritzaren, nekazaritza ekologikoaren eta kulturaren sustapena, eta nazioarteko lankidetza eta laguntza humanitarioa" ere jaso direla erantsi dute, "palestinar herriarentzako partida garrantzitsu bat barne".
Aurreko astean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuak ere Elkarrekin Ahal Dugurekin adostu zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Egungo gutxieneko soldata kobratzen dutenek diote ez dela nahikoa duintasunez bizi ahal izateko
Zaintzan eta garbiketan; ostalaritzan eta turismoan; saltokietan, logistikan eta nekazaritzan… Arlo horietan ohikoa izaten da lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentziatzat hartzea ordainsariak ezartzeko. Langileek salatzen dute jasotzen duten horrekin ezin dela bizi, eta ezinbesteko jotzen dute 1.500 eurora igotzea, duintasunez bizi ahal izateko.
Donostia Ospitalearen parean manifestazioa egin dute medikuek, estatutu eta gutxieneko soldata propioa eskatzeko
Euskadiko Medikuen Sindikatuak deituta, medikuek bat egin dute M17ko greba orokorreko aldarrikapenekin. Medikuek bigarren greba astea hasi zuten atzo, estatutu propioa eskatzeko.
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian.