AUTOMOBIL-INDUSTRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europak atzera egin du 2035ean errekuntza ibilgailuen salmenta debekatzeko asmoan

Auto elektrikoen eskariaren moteltzeak, sektorearen presioak eta Txinaren lehiak eraman dute Europako Batzordea erabakia hartzera: errekuntza-autoen ekoizpen "mugatua" baimenduko du 2035etik aurrera. 

 

(Foto de ARCHIVO)

Puntos de recarga de vehículos eléctricos



REMITIDA / HANDOUT por AEDIVE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

04/11/2025
Artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Europar Batasunak atzera egin du eta konbustio-motorrei betoa kendu die, azkenean: 2035erako konbustio-motorra duten kotxeen salmenta debekatzea eta emisioak % 100 jaistea zen asmoa, baina Bruselak amore eman du, fabrikatzaileen eta uzkur dauden herrialdeen presioaren aurrean. Txinako industriaren lehia eta AEBko muga-zergek eragin zuzena izan dute. 

Autogintzaren sektoreak bizi duen egoera ikusita, malgutasunaren alde egin du EBk. Emisioen batez bestekoa %90 murriztuko da eta salmenten %10 CO2a igortzen duten ibilgailuenak izatea baimenduko da. Beraz, kotxe elektrikoek hibrido entxufagarriekin, bioerregaiekin eta altzairu berdea deritzonaz fabrikatutakoekin bizi beharko dute.

 Autogintza hiltzeko arriskuan dagoela esan du EBk, eta neurrien malgutze honekin, industriari bultzada eman nahi diote. "Osagai elektrikoak % 100ean fabrikatzeko zailtasuna ikusten dugu 2035etik aurrera", esan du Stephane Sejourne EBko presidenteordeak, arratsaldean eman duen prentsaurrekoan. 

Presio egin duten herrialdeen Alemania dago; hango ekonomian pisu handia dute diesel eta gasolina autoek, eta ez dira gai Txinaren aurrean lehiatzeko. Azken asteotan, ia egunero iragarri dituzte kaleratzeak. 

Batzordeak atzera egitea erabaki badu ere, orain, Europako Parlamentuan eta estatu kideen artean negoziatu beharko dituzte erabakiak. Alemania eta Italia bezalako herrialdeen baietza ziurtatu dute, baina badira neurriok begi onez hartu ez dituzten kideak ere, tartean, Espainia: betoa 2035ean mantentzearen alde dago azken hori. 

2025erako ezarritako emisio betebeharrak ere ez dituzte bete auto-fabrikatzaileek, eta helburu horiek betetzeko epea 2027ra arte luzatzea erabaki du Bruselak. 

Bestalde, Europar Batasunak 1.800 milioi euroko inbertsioa iragarri du Europako baterien industria sustatzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X