Honela ordainduko dizkie Jaurlaritzak langile publikoei 2025eko atzerapenak
90.000 langile publiko inguruk jasoko dute igoera, eta 150 milioi euroko aurrekontu-inpaktua izango du.
Eusko Jaurlaritzaren artxiboko irudia. Argazkia: Europa Presss.
Eusko Jaurlaritzak 2026ko lehenengo nominan ordainduko ditu Estatuak onartutako soldata-igoerari dagozkion atzerapenak. 2025 urteari dagokion igoera % 2,5ekoa da. 90.000 langile publikok jasoko dute dirua, eta 150 milioi euroko aurrekontu-eragina izango du.
Ogasun eta Finantza Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez, neurri hori bat dator abenduaren 11n onartutako lege-dekretuarekin. Horren arabera, % 11ko igoera metatua izango dute langile publikoek 2025 eta 2028 bitartean.
Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, atzerapenak urtarrilean ordainduko diren arren, Funtzio Publikoko Ministerioaren taula eguneratuak modu formalean jasotzean finkatuko da behin betiko igoera, eta orduan ezarriko da 2026 urteari dagokiona (igoera modu iraunkorrean integratzeko beharrezko administrazio-urratsa). Jaurlaritzak hasi ditu jada prozesu osoa arintzeko barneko lan teknikoak eta administratiboak
Estatuko Aurrekontu Orokor berririk ez dagoenez, 2027 eta 2028rako aurreikusitako igoerak modu independentean onartu beharko direla gogorarazi du oharrean Jaurlaritzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Abian da Errentaren kanpaina Gipuzkoan: autolikidazioa dagoeneko ikus daiteke
Gipuzkoan, apirilaren 7tik aurrera onartu ahal izango dira proposamenak. Araban eta Nafarroan datorren astean hasiko da kanpaina, eta Bizkaian, berriz, apirilaren 15ean.
Argindarrik gabe geratu dira lehen orduan Mercabilbaon
Erosketa gehienak elektrizitate barik egin behar izan dituzte Basauriko logistika gunean, astelehen honetako lehen orduan. Dirudienez, barazkien 3. pabilioian gorabehera bat izan da argindar azpiegiturarekin. 07:00ak aldera itzuli da argia, pabilioi horretara izan ezik.
Bilboko Aireportuko ekipaje zerbitzuko langileek lanuzteak hasi dituzte
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria
Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.
Greba Batzordeak eta Osasun Ministerioak elkarrizketei ekin diete berriro, bi asteko grebaren ostean
Alderdi guztien elkarrizketarako borondatea eskatu dute, Estatutu Markoa lortzeko.