ENERGIA BERRIZTAGARRIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak baimendu du Zalduondon 5.500 panel izango dituen eguzki parke bat eraikitzea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ebazpenaren arabera, Perfect Business Location enpresak gaurtik hiru urteko epea izango du Katarri eguzki parkea eraiki ahal izateko behin betiko baimen administratiboa eskatzeko.

paneles-solares-energia-renovable eguzki panelak energia berriztagarriak-statkraft caceres-efe

Eguzki panelak. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak aurretiazko administrazio baimena eman dio Perfect Business Location enpresari Zalduondon (Araba) eguzki parkea eraikitzeko. 

5.480 panel eta 2,5 megawatteko potentzia izango ditu. 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratutako ebazpenaren arabera, iazko abuztuan Eusko Jaurlaritzak agindutako neurri babesle eta zuzentzaileak ere onartu beharko dira. 

Neurri horien artean, apiriletik uztailera bitartean ugaltzen diren espezieen inguruko azterketa bat egiteko beharra nabarmendu zen, tartean, mirotz urdina eta mirotz zuria

Halaber, natura ondarea babesteko zuzenketak sartu beharko dira, besteak beste, lur azpiko linea lehendik dauden bideetatik igaro dadin. 

Gainera, nekazaritza lurrak, kultura ondarea, landa ingurunea eta hondakinen kudeaketari lotutako neurriak jasotzen dira. 

Perfect Business Location enpresak gaurtik hiru urteko epea izango du Katarri eguzki parkea eraiki ahal izateko behin betiko baimen administratiboa eskatzeko. Epe hori igaro eta ez bada instalazioa eraikitzeko baimenik eskatu, ebazpena iraungitzat jo ahal izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X