Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita
Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.
Mobile World Congresseko lehenengo parte-hartzaileak. EF.
Abian da Bartzelonan Mobile World Congress (MWC) eraskustazokaren 20. ekitaldia, 100.000 bisitari baino gehiago izateko helburuarekin, eta burujabetza digitala, sateliteen teknologia berriak eta 6Ga jomugan jarrita.
Telefonia kongresuak 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte izango da zabalik eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.
Aurten, nobedade nagusien artean dira 'Muga Berriak', espazioari eskainitako Hall 6ko gunea, SpaceX eta Starlinkek parte hartuko dutena; 'Airport of the Future', hegazkingintzari buruzko eremua, eta 'CircuitX', Bartzelona-Kataluniako Circuiteko mugikortasun adimendunari buruzko proposamena.
Konektibitatearen arloko aukera berriek espazioan dute jarrita begia, eta kongresuak eremu bereizia eskainiko dio Hall 6an satelite-teknologiari, teknologia kuantikoaeri eta adimen artifizialeko sozluzioei (AA).
'Muga Berriak' izeneko eremu hori izango da kongresua espaziora begira jartzeko lehen esperientzia, eta bertan izango dira Gwynne Shotwell SpaceXen presidente eta operazio zuzendaria eta Michael Nicolls Starlink dibisioko ingeniaritza presidenteordea.
Lurrera itzulita, MWC antolatzen duen GSMA operadoreen patronalaren beste interesetako bat aireko garraioa izan da, eta arlo horretan sakontzeko jarri du, azoka-barrutitik kanpo, 'Aviation of the Future' gunea, Airbusen eta Outsighten parte-hartzearekin, besteak beste.
4YFN, Talent Arena eta Hall Zero
Azokan ohikoak diren guneak ez dira faltako, esaterako, 4 Years From Now (4YFN) gunea, startupen sektoreko ekintzaileei, inbertitzaileei eta enpresa berritzaileei eskainitakoa.
Talentu digitalean zentratautako Talent Arena gunea Montjuïceko esparruan kokatuko da eta jarduera ugari egingo dituzte han martxoaren 2tik 4ra. 22.000 profesionalek eta unibertsitariok inguru parte hartuko dute talentu digitala identifikatzeko, garatzeko eta gero erakartzeko ekintzetan. 160 eduki-saio baino gehiago, 45 workshop, 20 jarduera baino gehiago Skills Laben, 30 robotika eta gaming saio baino gehiago eta 5 hackatoi antolatu dituzte.
Etorkizunera begira Bartzelonako MWCek Hall Zero eremua du helburu, eta azoka 60.000 m2 handiagoa da, eta erakusketen guztizko azalera 300.000 m2-ko izan dadin. Handitze hori funtsezkoa izango da GSMAk edukiera handitu eta proiektu berriak sartu ahal izateko.
Hala ere, azpiegitura ez da 2027ko erdialdera arte egongo martxan, eta, beraz, 2028ko MWCra arte ezin izango da erabili.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiak gasolio-, gasolina- eta keroseno-erreserbak ditu ia 100 egunerako
Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak berretsi du Espainiako gas- eta petrolio-merkatuak "lasai eta normal" funtzionatzen ari direla.
Espainiako Gobernuak 107 milioi inbertituko ditu Multiverse Computing enpresa donostiarrean
2025ean, Eraldaketa Teknologikorako Espainiako Sozietateak bere babesa eman zion konpainiari 59,2 milioi euroko inbertsioarekin, AAri lotuta bere irtenbide teknologikoak sustatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Aldundiak iragarritako aldaketa fiskalek langileen artean desberdintasunak sortzen dituztela salatu du ELAk
Aldundiak beherapen fiskalak eskaini nahi ditu enpresak bertan errotzeko eta langileak erakartzeko. ELAren arabera, "enpresarien zerbitzura" egindako neurriak dira, eta langileen artean ezberdintasunak sortuko dituzte.
Araban, AP-68a % 70 merkeago izango dute autoek, eta % 50, kamioiek
Foru Aldundiak azaroan hartuko du bere gain bide horren Arabako zatiaren kudeaketa. Tarifen helburua lurraldeko gaitasun handiko bideen "zaintzeko eta modernizatzeko baliabideak biltzea" izango dela adierazi du.
Osakidetzak deitutako EPEaren azterketak gainditu dutenen batez besteko tasa % 90 ingurukoa da
Epaimahaiek berehala zuzentzen dituzte azterketak, eta Osakidetzak egun berean edo hurrengo egunean argitaratzen ditu notak. Normaltasunez eta gorabeherarik gabe egin dituzte probak.
Osakidetzako EPEaren azken egun handia BECen
Guztira, 13.112 pertsonak eman dute izena Erizaintzako hautaprobak egiteko. Administrari laguntzaile (16.728 hautagai) eta administrari (9.821) lanpostuak betetzeko azterketak ere egin dituzte goizean.
Kutxa Fundazioak Elgoibarko Geminis enpresa erosi du
Lehendik erosita zuen Itziarko Gurutzpe enpresarekin batzea da operazioaren asmoa, talde indartsu baten bidez nazioartean lehiatu ahal izateko. Guztira 70 milioi euro fakturatzea espero dute.
Medikuek "benetako negoziazioa" eskatu dute, "greba mugagabea saihestu" nahi bada
"Lanbidearen garrantzia eta berezitasuna onartua izan arte", mobilizatzen jarraituko dutela ziurtatu du Euskadiko Medikuen Sindikatuak.
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Abian da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.