INDUSTRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metal Group enpresak hartzekodunen konkurtsora joko du eta Abadiño eta Legutioko lantegiak itxiko ditu

Konpainiak bi lantoki (Abadiñon eta Legution) eta 183 langile ditu. 

Metal Group automoziorako piezak ekoizten dituen enpresak hartzekodunen konkurtsoa joko du. 

Itxura guztien arabera, horrek Legutioko eta Abadiñoko lantegiak ixtea eta 183 langile kaleratzea eragingo du. 

Ez da hartzekodunen konkurtsora jotzen duen lehen aldia. Iazko abuztuan Meteorix izeneko Suitzako funts batek erosi zuen, euro baten truke. 

Krisialdia Volkswagenek eskaerak moztu eta kontratuak etetearekin batera etorri da. Auto marka hori baitzen enpresaren bezero nagusia, baina urritik aurrerako kontratuak eten zituen. 

Abadiñoko lantegiaren kasuan, azarotik ez dauka jardunik, eta azken asteetan, langileek hainbat mobilizazio egin dituzte zorrak kitatzea eta lan gatazka amaitzea eskatzeko.

Legutioko langileek greba abiatu zuten urtarrilaren 7an, baina zorren kitapena aurreratu eta azken ordainsariak jasotzeko helburuarekin, langileak lanera itzuliko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X