LAN ISTRIPUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Langile bat larri zauritu da Zamudion, lan istripu batean

Ezbeharra 08:30ean gertatu da, Ugaldeguren industrialdeko enpresa batean. Antza denez, altzairuzko pieza batek azpian harrapatu du, eta larri eraman dute ospitalera.

Gizonezko langile bat oso larri zauritu da ostiral honetan Zamudioko (Bizkaia) enpresa batean, altzairuzko piezaren bat gainera erorita. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek zabaldutako informazioaren arabera, ezbeharra 08:30ean gertatu da Ugaldeguren industrialdeko enpresa batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. 

Antza denez, altzairuzko pieza batek azpian harrapatu du, eta larri eraman dute ospitalera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X