IRANEN AURKAKO ERASOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erregaien prezioen igoera gainbegiratzen ari da Espainiako Gobernua, arau-hausterik izan den argitzeko

Facua kontsumitzaileen elkarteak salatu du Irango gerra baliatzen ari direla gasolindegiak, prezioak puzteko. Jokabide "espekulatibo" horren aurrean, esku hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Preocupación entre los camioneros ante la fuerte subida del precio de los carburantes: “Llevamos oro líquido; van a empezar los robos”
Artxiboko irudia.

Espainiako Estatuan erregistratuta dauden 12.000 bat gasolindegietako prezioak ikuskatzeko agindu dio Espainiako Gobernuak Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeari (MLBN). Ameriketako Estatu Batuek eta Israelek joan den otsailaren 28an Iranen aurkako gerra abiatu zutenetik, erregaien prezioa legearen barruan ezarri den aztertu nahi da. 

Ministroen Kontseiluaren ondorengo agerraldian baieztatu du hori Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak. Haren hitzetan, joan den ostiralean gutuna igorri zion MLBNko arduradunari,  energiaren handizkako eta txikizkako merkatuen gainean "ikuskapenak maximizatzea" eskatzeko, azken egunotako prezioen igoera neurrizkoa izan den argitzeko.

Aagesenen arabera, une oro ari dira gainbegiratzen gasolindegietako prezioak, baina Irango gerraren harira, zabaldutako agertokian zorroztu egingo da lan hori. Emaitza eskuartean izan orduko herritarrei jakinaraziko zaiela ere esan du. "Ezinbestekoa da", erantsi du. 

Facuaren salaketa

Astearte honetan bertan 8 zentimo egin du gora gasolio litroak, nazioarteko merkatuetan petrolioaren kotizazioak azken orduotan behera egin badu ere. Facua kontsumitzaileen elkarteak egin du salaketa: prezioak puztea egotzi die gasolindegiei, eta Espainiako Gobernuari esku hartzeko eskatu, jokabide "espekulatibo" horren aurrean. 

Facuak bildutako datuen arabera, gasolioaren prezioak litroko 30 zentimotik gorako igoera izan du azken egunotan, eta hainbat tokitan 2 euroko langara iritsi dira. 

Elkarteak ohartarazi du igoera horiek ez direla proportzionalak petrolio upelaren eta erregaien merkatuaren bilakaera errealarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X