MERKATUAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urre ontzaren prezioak 5.260 dolarrak gainditu ditu, eta errekorra ezarri 

Adituek azaldu dutenez, metal hori dibertsifikaziorako funtsezko aktibo bihurtu da, banku zentralen desdolarizazio progresiboan kokatzen da eta tentsio geopolitikoen aurrean babes-aktibo gisa justifikatzen da.

(Foto de ARCHIVO)

Lingotes de oro y plata



REMITIDA / HANDOUT por COCCOCHIMET

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

01/4/2022
Urrea eta zilarra. Argazkia: Europa Press.

Urrearen prezioak markak hautsi ditu berrio eta asteazken goizaldean 5.260 dolarretik gora kokatu da, dolarra ahuldu den honetan, eta Estatu Batuetako Erreserba Federalak (Fed) diru politikaren gainean zer erabaki hartu dituen azalduko duen egunean.

Bloombergen datuen arabera, metal preziatua 06:09an (05:09 GMT) 5.266,09 dolarreko maximo historikoan kokatu da, % 1,65 gora eginda.

Aurreko jardunaldian ezarri zuen urreak bere azken marka, 5.182,11 dolarretan, 21:55ean.

Adituek azaldu dutenez, metal hori dibertsifikaziorako funtsezko aktibo bihurtu da, dolarrarekiko dependentzia progresiboki murrizteko banku zentralek hartutako bidearen baitan eta tentsio geopolitikoen aurrean babes-aktibo gisa justifikatzen da.

Bestalde, zilarrak % 2,62 egin du gora azken orduotan, 115,11 dolarrean dago ontza.

Zilar ontza % 7,85 igo zen bezperan, 112 dolarreraino, baina ez zuen aurreko eguneko 117,71 dolarreko maximoa gainditu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X