GUTXIENEKO SOLDATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzea adostu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin

CEOE eta Cepyme patronalek ez dute igoera babestu. Lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.221 eurokoa izango da (14 paga), 518 euro gehiago urtean, eta neurriak atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. 

secretario estado Joaquin Perez Rey Europa Press

Joaquin Perez Rey Espainiako Gobernuko Lan idazkaria, elkarrizketa sozialaren mahaiaren bileran. Argazkia: Europa Press

Espainiako Lan Ministerioak aurreakordioa lortu du UGT eta CCOO sindikatuekin lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzeko, 1.221 euroraino (14 pagatan). CEOE eta Cepyme patronalek, berriz, igoera baztertu dute. 

Gauzak horrela, lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) 1.184 eurotik 1.221 eurora igoko da (37 euro gehiago hilean edo 518 euro urtean).

Aipaturiko igoera otsailean zehar onartuko du Ministroen Kontseiluak eta atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera. Halaber, lanbide arteko gutxieneko soldata jasotzen dutenek ez dute pertsonen gaineko zerga ordaindu beharko. 

Igoera errege dekretu bidez onartuko du Espainiak Gobernuak eta hortaz ez du Diputatuen Kongresutik pasa beharko. 

CCOO eta UGT sindikatuek ontzat eman dute igoera nahiz eta gehiago nahi. Dena den, negoziazioak hainbeste luzatu izana deitoratu dute. 

CEOE eta Cepyme patronalek, bere aldetik, gogor kritikatu dute igoera konpentsatzeko Lan ministerioak egin dien zerga pizgarriaren proposamena, "tranpatia" dela iritzita. 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du

Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta"

Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza eta BGAEekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobariak dauden egiaztatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X