Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaian garraio publikoko deskontuak abenduaren 31ra arte luzatuko dira

14 urtetik beherako adingabeek garraioa doan izango dute urte amaierara arte eta deskontuak egongo dira Gazte tarifetan eta bidaia ugariko gainerako abonuetan. Hobari-neurriak otsailera arte zeuden indarrean, eta ostegun honetan Bizkaiko Garraio Partzuergoak erabaki du abenduaren 31ra arte mantentzea.

Bilbobus-bilbao-transporte
Bilboko autobus bat. EFEren artxiboko irudia

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) ostegun honetan erabaki du gaur gaurkoz Bizkaian indarrean dauden garraio publikorako hobari-neurriak 2026ko abenduaren 31ra arte luzatzea. Hala, 14 urtera bitarteko haurrek doan bidaiatuko dute, gazte tituluen tarifan % 50eko deskontua aplikatuko da, eta gainontzeko bidaia ugariko abonu eta txarteletan, berriz, % 40ko deskontua izango dute erabiltzaileek.

Kontseiluan azaldu dutenez, luzapen horren helburua da, batetik, gaur arte onetsitako errege dekretuetan ezarritako garraio publiko kolektiboa babesteko neurriei jarraipena ematea eta, bestetik, Bizkaiko erabiltzaileek 2026an ere tarifa merkeagoak izan ditzaten bermatzea.

Tarifen eguneratzea

Horrez gain, urtero bezala, BGPk partzuergoko tituluen tarifak eguneratzea onetsi dute, batez besteko % 3ko igoerarekin. Horrek esan nahi du Barik edo Gizatrans txartelekin egindako bidaiak 3 zentimo garestituko direla, eta aldizkako tituluekin egindakoak 10 zentimo.

Igoera horrekin kalitatezko garraio publikoa bermantu nahi du Bizkaiko Garraio Partzuergoak, betiere prezio irisgarriak mantenduz. 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X