Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizkaiko Garraio Partzuergoak ontzat jo du % 40ko deskontuak 2026ko otsailaren 20ra arte luzatzea

Urtarrilaren 1etik aurrera eta otsailaren 20ra arte, haurrek doan izaten jarraituko dute, 14 urte bete arte. Gainera, deskontuak egongo dira Gazte tarifetan eta bidaia ugariko gainerako abonuetan.

AUTOBUS AUTOBUSA BIZKAIBUS

Bizkaibus bat.

Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) aurtengo bigarren seihilekorako onartutako hobari-neurriak 2026ko otsailaren 20ra arte luzatzea erabaki du gaur. 

Onespenari esker, 14 urtera bitarteko haurrek doan bidaiatuko dute, gazte tituluen tarifan % 50eko deskontua aplikatuko da, eta gainontzeko bidaia ugariko abonu eta txarteletan, berriz, % 40ko deskontua. 

Kontseiluan adierazi duten bezala, helburua da zenbait dekretutan hiriko eta hiriarteko lurreko garraio publiko kolektiboaren inguruko neurriak ezartzeko aurreikusitako aldiak betetzea Bizkaiko Garraio Partzuergoak araututako txarteletan.

Hortaz, erabakiak Partzuergoko txarteletan eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1ertk 2026ko otsailaren 20ra, neurria urtebetez bete dadin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gasteiz Traktoreak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera

Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.

Concentración de técnicos de eventos en huelga, en Bilbao



EUROPA PRESS

26/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X