GREBA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatuek nabarmendu dute Tubos Reunidosen Amurrioko lantegiko grebaren lehen txandan jarraipen "erabatekoa" izan dela

Langileek elkarretaratzea egin dute berriro goizeko zazpietatik aurrera, Arabako lantegian, eta bertan jarraituko dute langileen ordezkarien eta enpresaren artean aurreikusitako bilerak amaitu arte. Enplegu-erregulazioko espedienteak zenbat langileri eragingo dien jakinaraziko dute orduan.

18:00 - 20:00

Tubos Reunidosen Amurrioko (Araba) lantegian deitutako 24 orduko grebaren lehen txandakoen jarraipena "erabatekoa" izan dela nabarmendu dute sindikatuek. Greba horretan, enpresak lantegi horretarako eta Trapagarango (Bizkaia) lantegirako planteatuko duen LEEaren xehetasunen berri ematea aurreikusi du.

Egoera zaila dela eta, enpresak plantilla murrizteko asmoa zuela jakin ondoren deitu zuten greba, 2025a 71,3 milioiko galerekin itxi baitzuten.

Piketeak 21:00ak aldera bildu dira bart, lehenengo txanda 24 orduko grebara deitu baino ordubete lehenago.

UGTko iturriek adierazi dutenez, lehen txandetako jarraipena "erabatekoa" izan da. Gainera, astelehen goizean, langileek elkarretaratzea egin dute berriro, goizeko zazpietatik aurrera, Arabako lantegia inguruan, eta bertan jarraituko dute langileen ordezkarien eta enpresaren artean aurreikusitako bilera amaitu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

BARAKALDO  (BIKZAIA), 07/02/2026.- Aspirantes de la OPE de la 35ª promoción de la Ertzaintza, antes de entrar a la primera prueba, este sábado en el BEC de Barakaldo (Bizkaia). EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ertzaintzaren lan eskaintzarako lehen probak atzerapenarekin hasi dira, espero baino jende gehiago aurkeztu baita

Aurreikusitakoa baino ordubete eta laurden geroago hasi dira azterketak, leku eta proba gehiago prestatu behar izan dituztelako; izan ere, hautagaien % 70 aurkeztu ohi dira, eta % 85etik gora bertaratu dira gaurkoan. Segurtasun Sailak ohar bidez azaldu duenez, sindikatuei eman diete jada gertatutakoaren berri, baina Legebiltzarrean agerraldia eskatu du azalpenak emateko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X