BANKETXEAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutxabankeko erabiltzaileek ezingo dute bere kutxazainetan dirurik atera eta Bizum erabili larunbat honetan

Ostiraletik larunbaterako goizaldean egingo da geldialdi teknikoa, eta 12-18 ordu iraungo du. Tarte horretan, Kutxabankeko bezeroek txartelarekin ordaindu ahalko dute, bai fisikoki eta baita aplikazioen bidez (Apple Pay, Google Pay eta Samsung Pay) ere, eta beste finantza erakundeetako kutxazainetan dirua atera ahalko dute, inolako komisiorik ordaindu gabe.  

KUTXABANK-EFE.JPG
Kutxabank. Artxiboko argazkia: EFE

Kutxabankek eta Cajasurrek 2025eko urtarrilaren 1ean egin zuten bat, eta bat-egite hori burutzeko, bi erakundeen arteko integrazio teknologikoa egingo dute ostiral eta larunbat bitarteko goizaldean. Geldialdi teknikoak 12 eta 18 artean iraungo du, eta eragina izango du finantza erakundearen kanal digitaletan (webgunea, app eta Bizum) eta kutxazainetan. 

Ordu batzuetako tarte horretan, Kutxabankeko erabiltzaileek ezingo dute Kutxabanken kutxazainetan dirurik atera, ezta Bizum erabili ere.

Finantza erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, etenaldia martxan den bitartean Kutxabankeko bezeroek txartelarekin ordaindu ahalko dute —bai fisikoki, bai Apple Pay, Google Pay eta Samsung Pay aplikazioen bidez— eta beste banketxeetako kutxazainak erabili ahalko dituzte, inolako komisiorik ordaindu gabe. Gainera, txartela blokeatu behar dutenek 900 44 55 66 telefono zenbakia erabili ahalko dute. 

Bizum edo transferentzia bat egin behar dutenei etenaldiaren aurretik edo ondoren egitea gomendatzen die Kutxabankek. 

Geldialdiaren inguruko edozein zalantza izanez gero, www.kutxabank-cajasur.es webgunea bisitatu daiteke. 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du

Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta"

Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza eta BGAEekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobariak dauden egiaztatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X