Albiste da
Industria Defendatzeko Taldearen bilera |

LAN-GATAZKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubos Reunidosen Amurrioko lantegian greba mugagabea deitu dute martxoaren 16tik aurrera

Lanuztea martxoaren 15eko gaueko txandan hasiko da ofizialki (22:00etan), baina egun horretarako lau orduko lanuztea ere bazegoen deituta aurreko deialdi batean. Hala, igande arratsaldeko 18:00etatik aurrera geldituko litzateke planta. 

tubos reunidos protesta
Tubos Reunidoseko langileen protesta, atzo, Bilbon. Argazkia: EFE

Tubos Reunidosen Amurrioko plantan greba mugagabea deitu dute martxoaren 16tik aurrera, zuzendaritzak ezarritako lan erregulazioko espedientea (LEE) eta proposatutako gainerako neurriak atzera botatzea eskatzeko.

ELA, LAB eta ESK sindikatuetako ordezkariek —21etik 14 ordezkari dituzte langileen batzordean— egin dute lanuzterako proposamena, gaur goizean beharginek egin duten batzarrean, eta aurrera egin du. 

Martxoaren 15eko gaueko txandan (22:00) hasiko da greba; halere, egun horretarako lau orduko lanuzte bat ere deituta zegoen aurreko deialdi batean, eta, beraz, igandeko 18:00etatik aurrera geldirik egongo da planta. 

ESK-k jakitera eman duenez, greba mugagabearekin beste urrats bat eman nahi da mobilizazioetan. Enpresaren etorkizuna "bermatuko" duen "bideragarritasun plana" eskatu dute ordezkari sindikalek, eta kaleratzerik ez dutela onartuko esan dute. 

Halaber, erantsi dute ez dela "ulergarria" enpresak enplegu espedientearen gaineko kontsultetarako epea luzatzea, enpresak bere plana bere horretan utzi duenean, ezer aldatu gabe. Hori dela eta, negoziazioa denboran luzatzeko arrazoirik ez dute ikusten, eta ostiralerako deituta zegoen bilera egunez aldatzea eskatu dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X