Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean

Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.

(Foto de ARCHIVO)

Vista de la sede de la empresa Tubos Reunidos en Amurrio, a 30 de enero de 2026, en Álava, País Vasco (España). La empresa ha convocado a los comités de las fábricas de Amurrio y Valle de Trápaga tras el anuncio del expediente de regulación, para explicar las medidas de viabilidad y buscar mantener la actividad industrial.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

30/1/2026

Turbos Reunidosen egoitza, kanpotik. Argazkia: Europa Press

Tubos Reunidosek 118,1 milioi euro galdu ditu guztira 2025ean, aurreko ekitaldian 28,6 milioiko irabaziak izan zituen bitartean. Horren arrazoia izan dira, enpresaren arabera, "muga-zergen politika murriztaileak", bereziki Estatu Batuetako altzairuaren inportazioari aplikatutako hazkundearen ondorioz.

Arabako konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez, enpresaren ebitda negatiboa 22,8 milioikoa da.

2025eko negozio-zifra 365,7 milioi eurokoa izan zen, 2024koa baino % 13 handiagoa. Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.

Tubos Reunidosek ziurtatu duenez, testuinguru horretan, "hilabeteak daramatza Bideragarritasun Plan bat lantzen, Taldearen palanka-efektu operatibo eta finantzario handiari aurre egiteko".

Iazko behin-behineko emaitzak ezagutu ondoren, Tubos Reunidosek Amurrioko eta Trapagarango lantegietako 301 langilerentzako enplegu-erregulazioko espedientea aurkeztu zuen, baita Arabako altzairu-fabrikaren itxiera ere. Aste honetan bertan, 285 borondatezko baja erregistratu ditu lan-agintaritzan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X