Nafarroako Foru Ogasunaren autolikidazio-proposamenak, kontsultagai
Gaur abiatuko da kanpaina telematikoa, eta hilaren 20an, aurrez aurrekoa, ekainaren 25era arte. Esperientzia pilotu gisa, aurten Errenta Bulego Mugikor bat egongo da, hiru puntutan egongo dena (Zangoza, San Adrian eta Altsasu), Ogasunaren bulegorik gabeko eremuetako bizilagunei tramitea egin dezaten laguntzeko.
Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Saila. Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Gaur hasi da Nafarroan Errentaren kanpaina, modalitate telematikoan. Foru Ogasunak 221.446 autolikidazio proposamen prestatu ditu, eta gaurtik bertatik kontsulta daitezke. 134.661 proposamenek (% 61, gutxi gorabehera) zergadunei "itzuli beharreko" emaitza dute, 115,5 milioi euro, orotara.
Itzultzeko ekarpen horien dirua datorren apirilaren 15ean sartuko da zergadunen kontuetan.
Gainera, gaurtik aurrera, hitzordua eska daiteke, Internet bidez, tramitea telefonoz egiteko (hilaren 13an hasiko dira), eta 20an hasiko da aurrez aurreko kanpaina (hitzordua 16tik aurrera eskatu ahal izango da).
Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Jose Luisa Arastik azaldu duenez, kanpaina honetako berrikuntzen artean, etxebizitza alokatzeko pizgarriak handitzea eta alarguntasun- eta erretiro-pentsioengatiko kenkariak handitzea daude, eta 16,7 milioi euroko eragina izango dute Nafarroako diru-kutxetan.
Nik ahal izan badut, zuk ere egin dezakezu leloa aukeratu dute kanpainarako eta, sailburuak azaldu duenez, "errentaren kanpainak batzuetan sortzen duen beldur-hesia haustea" bilatzen du.
Aitorpena egiteko aurrez aurreko, telefono bidezko eta online modalitateez gain, aurten, esperientzia pilotu gisa, bulego mugikor bat egongo da da, Rentabus izenekoa, Ogasunaren bulegorik ez duten Nafarroako eremuetako zergadunei tramitea egiten laguntzeko. Zehazki, Zangoza, San Adrian eta Altsasura jango da bulego mugikorra.
Zure interesekoa izan daiteke
Ekialde Hurbileko su-eten hauskorrak urduri ditu parketak
Petrolioaren prezioa % 2 inguru igo da lehen orduko enkanteetan. Asiako burtsek galerekin zabaldu dute, eta Europako eta Estatu Batuetako burtsetan ere beherakadak espero dira.
Euskalduna Jauregiko garbitzaileek bost greba-egun deitu dituzte soldatak parekatzea aldarrikatzeko
Apirilaren 14tik 18ra egingo dute greba. ISS Facility zerbitzuaren enpresa esleipenduneko langileek salatu dutenez, urtean 18.000 euro inguru kobratzen dituzte, eta Bizkaiko Foru Aldundiko beste eraikin batzuetako garbiketako beste langileek, berriz, 27.000 euro.
Medikuen sindikatuek bitartekotzari uko egin diote eta Osasun Ministerioarekin zuten bilera bertan behera gelditu da
Joan den martxoaren 27an, sindikatuei Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza proposatzea erabaki zuten Osasun Sistema Nazionaleko Lurralde arteko Kontseiluan. Sindikatuak ez daude ados, plataforma “ez delako neutrala, ezta lan kontuetan aditua ere”. Bi aldeek bilera gehiago egingo dituztela adostu dute, baina, bien bitartean, apirilaren 27ko asterako aurreikusitako grebari eusten diote medikuek.
Jaurlaritzak bitartekari izatea eskaini du Tubos Reunidoseko gatazkan
Bien bitartean, langileek salatu dute "enpresari erantzukizunak eskatu beharrean, presioa langileen, komitearen eta sindikatu jakin batzuen gain jartzen" ari direla.
Alquiler Segurok auzitegietara eramango du Kontsumo Ministerioak abusuzko praktikengatik ezarritako 3,6 milioiko isuna
Pablo Bustinduyren Ministerioaren ustez, higiezinen agentziak sei arau-hauste oso larri eta larri bat egin ditu, "merkatuko nagusitasuna baliatuz", kontsumitzaileen eskubideak urratuta.
Euskaltelek Jasone Altuna izendatuko du zuzendari nagusi
Zuzendari berriak Jon Ander de las Fuentes ordezkatuko du, eta MasOrange taldearen arduradun nagusia izango da Euskadin eta Nafarroan. Konpainiaren administrazio kontseiluko kide ere izango da.
Tubos Reunidoseko langileek elkarretaratzea egin dute Jaurlaritza parean, Lan sailburuordearekin bildu aurretik
Tubos Reunidoseko langileen batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Elena Lopez Barredo Lan sailburuordeari, auzia konpondu dezaten. Gorka Abascal ESKren ordezkariak adierazi duenez, bilerara "baikor, baina zuhur" joango dira.
Jaurlaritzak "erantzukizunez" jokatzeko deia egin die Osasun Ministerioari eta medikuen sindikatuei, arratsaldeko bileraren atarian
Medikuen sindikatuek ez dute onartu Pazienteen Elkartea bitartekari izatea. 15:00etan dira biltzekoak sindikatuak Espainiako Osasun ministerioarekin, estatutuaren inguruko gatazka negoziatzeko.
Brentaren prezioa % 13 baino gehiago jaitsi da, eta Ibex indizea % 3 baino gehiago igo, AEBren eta Iranen arteko su-etenaren ondotik
Brent petrolio upelaren prezioak behera egin du nabarmen, AEBk eta Iranek adostutako bi asteko su-etenaren ondorioz. Bi aste horietan, Pakistanen bake akordio bat negoziatuko dute, Teheranek aurkeztutako hamar puntuko planean oinarrituta.