Testuinguru geopolitikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Energiaren prezioek, berriz ere gora: Brent petrolioa % 7 igo da, eta gas naturala, % 8,5

Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik, Brent upelaren prezioa 72 dolarrean zegoen; gaur, berriz, 102 dolarrera iristear dago.

PETROLEO EEUU EFE

Estatu Batuetako petrolio-instalazioak. Argazkia: EFE

Europan erreferentzia den Brent petrolioaren prezioa % 7,3 inguru igo da astelehen honetako 07:12ak aldera, eta berriz ere 100 dolarren gainetik mugitu da upelaren salneurria, Estatu Batuek eta Israelek Iranen aurka egindako erasoaren aurreko 72 dolarren aldean. Gas naturalaren kasuan, igoera % 8,5ekoa izan da, eta megawatt orduko (MWh) 47,66 eurora iritsi da, gerra aurretik zituen 31 euro/MWh-en aldean.

Brent petrolioaren kasuan, Europako burtsak ireki baino bi ordu lehenago jada upelaren prezioa 102 dolarren gainetik egon da; era berean, Estatu Batuetan erreferentzia den West Texas Intermediate (WTI) petrolioa ia % 8,5 garestitu da, upel bakoitzeko 104,7 dolarreraino.

Nazioarteko testuingurua

Petrolioaren prezioaren igoera nazioarteko testuinguruarekin estuki lotuta dago, eta etorri da Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek iragarri ondoren Ormuzko itsasartea itxi behar zutela, AEBren Armadaren bitartez. Gune estrategikoa da Ormuz, munduko petrolioaren eta gasaren laurden bat igarotzen baita itsasartetik.

Trumpek igande honetan ohartarazi du Armadak “nazioarteko uretan” atzemango duela pasabide estrategiko hori zeharkatzeko Irani ordaindu dion edozein ontzi.

Gas naturala

Gas naturalaren prezioari dagokionez, Europan erreferentzia den Herbehereetako TTF merkatuan % 8,60 igo da astelehen honetan, megawatt orduko 47,66 euroraino (MWh), testuinguru geopolitikoaren ondorioz.

Irekieran, hala ere, 49,52 euroraino iritsi da. Egoera hori kontrajarria da aurreko astean bizi izan zenarekin, Estatu Batuen eta Iranen arteko su-etenaren testuinguruan. Momentu horretan, gas naturalaren prezioa nabarmen jaitsi zen, % 19 baino gehiago.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.

noel d'anjou
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko

Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X