Mugaritz gastronomia zuzendari
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Fura dels Bausek Tabakalera hartuko du

Gaur, maiatzak 7, estreinatuko du antzerki taldeak igandera arte Tabakaleran taularatuko duen ikuskizuna. Tragedia usaindu eta dastatu egin ahal izango da, Mugaritzeko lantaldearen zuzendaritzapean.
orain-default-image

La Fura dels Baus taldeak Degustación de Titus Andronicus Shakespearek idatzi zuen lehen tragedia odoltsuaren -bortxaketak, hilketak eta horrelakoak ugari agertzen dira testuan- moldaketa bere-berea erakutsiko du gaur, hilak 7, bihar (bi saio hoietarako sarrerak agortuta daude) eta etzi (saio honetarako badago sarrerarik) Tabakaleran, eraldaketa sakona jasan aurretik espazio horrek hartuko duen azken antzezlanean. La Furaren lanen ezaugarri orokor guztiak bertatik bertara sentituko dituzte donostiar aretora joaten direnek: ikusleak eta aktoreak elkarrekin nahasita hartzen dituen espazio bakarra, euskarri birtualek mugatutako eszenografia, musikaren garrantzia...

Oraingo honetan, gainera, Pep Gatell talde katalaneko zuzendariak Donostian azaldu duenez, bere eskaintza artistikoan dastamena uztartzen, antzezlanean bosgarren zentzumena txertatzen, saiatu dira, Mugaritzeko lantaldearen laguntzaz baliatuta. Izan ere, Andoni Luis Aduriz buru, taula gainean eta obran uztartuta, zuzeneko proposamen gastronomikoa egingo dute. Horri esker, tragedia ''usaindu eta dastatu egin ahal izango da''.

Honenbestez, Andoni Adurizek, Javier Bergarak eta Mugaritzeko lantaldeko gainerako kideek tragedia ahoratu eta usaindu ahal izatea lortu dute: sukaldariak eszenatokian egongo dira uneoro, publikoarekin eta aktoreekin batera. Bi sukaldari dramaren, istorioaren, parte izango dira, sukaldetik abiatuta, eta eszena bakoitzerako giro gastronomiko egokiena eraikiko dute suetatik. Istorioaren nondik norakoek proposatzen duten egoera bakoitza zaporez eta usainez jantziko dute. Hala ere, Adurizek aurkezpenean zehaztu duenez, gastronomia ez da antzezlanaren protagonista izango: ''Dramaren beste elementu bat izango da, bitxiena agian, baina bat gehiago''.

Shakespeareren tragedia honek, hain zuzen, ate zabala irekitzen dio gastronomiari. Besteak beste, amaierarako, otoruntza antropofagoa deskribatu zuen idazle ingeles handiak, eta, horren kontakizunetik abiatuta, Mugaritzeko lantaldeak giza haragiaren itxurako jatekoa prestatu du, ikus-entzuleen sorpresa gordetzearren zer okela mota erabili duten aurreratu ez badute ere. Bitxikeria gisa, eszena horretan, azken otorduan, jango duten okelan aktoreen tatuajeak ikusi ahal izango dituzte hainbat ikuslek (publikoko 30 bat lagun gonbidatuko dituzte oturuntzan parte hartzera, guztien artetik ausaz hautatuta).

Lan honetan, ikus-entzuleen bost zentzumenak jotzeko modu antagonikoak dituzten bi proposamenek egin dute bat; izan ere, Mugaritzen ''ferekaren bidez'', iradokizunaren bidez, heltzen dira hartzailearen barren-barreneko sentimenduetara eta La Fura dels Baus, berriz, ''bultzadaren bidez'', modu zakarragoan, Pep Gatell zuzendariak azaldu duenez.

Maiatzaren 7ko, 8ko eta 9ko ikuskizunetarako sarrerak 28 euroan erosi ahal dira, Servi Kutxan, Donostia Kulturan, Victoria Eugenia antzokian eta Antzoki Zaharrean. Ostiral-larunbatetan 21:00etan izango dira emanaldiak; igandean, berriz, 19:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan

Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X