Verter Recycling enpresak ez du inolako neurririk hartu Zaldibarko zabortegian istripu gehiagorik saihesteko
Horren berri ematen du Jasangarritasun Sailak EH Bilduren eskariz egindako txosten batek. 29 arau-hauste jaso ditu ikerketak, eta luiziak sortzeko arriskua dagoela ohartarazi du.
Zaldibarko zabortegia behera etorri zenetik sei urte bete berritan, Eusko Jaurlaritzako ingurumen teknikariek kaleratu duten txostenak dio azpiegituraren kudeatzaileak, Verter Recycling enpresak, ez duela istripu gehiago izatea ekiditeko inolako neurririk hartu.
EH Bilduren eskariz, teknikariek azpiegitura ikuskatu dute, eta, iazko irailean egindako azken txosten batean, 29 arau-hauste jaso dituzte, tartean, lixibatuen drainatze-sistema ez dela behar bezala eguneratu eta, ondorioz, ur kutsakorrak lursailera iragazten ari direla, eta, pilatutako hondakinen ondorioz, ubideek gainezka egin eta luiziak sortzeko arriskua dagoela.
Gipuzkoako Urak agentziaren neurketen arabera, bestalde, urtebeteko epean, azpiegitura horrek amoniako-maila seguruaren langa 10 aldiz gainditu du. Gainera, Zaldibarko zabortegiak ingurumen alorretarako erantzukizun asegururik ez duela ohartarazi dute adituek.
Txosten hori EH Bilduko Ander Goikoetxea legebiltzarkidearen galderari erantzunez egin dute. Joan den ostiralean Mikel Jauregi Industria sailburuak Eusko Legebiltzarrari helarazi eta bertako webgunean argitaratu dute.
Bere aldetik, Eusko Jaurlaritzak 29 milioi euro erreklamatzen dizkio Verter Recycling enpresari, 2020ko luiziak harrapatutako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginen bilaketa lanen eta lursaila behin-behinean egonkortzearen ordainetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera