TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak daude AP-8 autobidean, bi istripu izan baitira Zarautz parean, Bilborako noranzkoan

Istripuaren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute, eta trafiko motela dago inguruan. Bestalde, bi ibilgailuk eta kamioi batek talka egin dute Erletxetako industrialderako sarbidean, Bizkaian. Horren ondorioz, auto-ilarak sortu dira bi noranzkoetan. 

AP-8 autobidean, Zarautz parean eta Bilborako noranzkoan izandako istripu batek auto-ilarak sortu ditu, gutxienez 3 kilometrokoak. 

Auto-ilara horietan bertan beste trafiko-istripu bat izan da, hiru ibilgailuk euren artean talka egin dute eta. Ez da zauriturik izan.

Erreietako bat itxi behar izan dute, eta horrek autobidearen puntu horretan zirkulazioa zailtzen ari da. Ondorioz, auto-ilarak eta trafiko motela izaten ari dira Bizkaiko hiribururako noranzkoan.

Bestalde, bi ibilgailuk eta kamioi batek talka egin dute Erletxetako industrialdearen sarreran, BI-737 errepidean, eta auto-ilarak sortzen ari dira bi noranzkoetan. Istripuaren ondorioz, bi pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X