Mugaritz jatetxeko lan-taldeak atzerrira bidaiatuko du irailean
Irailarekin batera hasten da ikasturtea. Haurren gisara, udan indarberritu egin dira Mugaritz jatetxeko kideak eta, orain, udazkeneko denboraldia indar handiz hasiko dute. Hala, Mugaritzeko hainbat taldek maletak egin eta munduko hamaika txoko bisitatuko dituzte irailean. Aipaturiko bidaian Herbehereetan, Santanderren eta Mexiko Hirian egingo dituzte geldialdiak.
Irailaren 7an Dani Lasa sukaldariak "Norena da ekimena? Esperientzia berritzaileak ekonomia jasangarrira bidean" ikastaroan parte hartuko du Santandergo Menendez Pelayo Unibertsitatean. Mugaritzeko Ikerketa Saileko arduradunak Magdalena jauregian hitz egingo du "Konpromisoen gastronomian orekak berreraikitzen" gaia hizpide hartuta. Hitzaldia zuzenean jarraitu ahal izango da.
Egun berean, Javier Vergara Herbehereetako Eindhoven hirira joango da La Fura del Baus antzerki konpainiarekin batera Degustacion de Titus Andronicus antzezlana aurkezteko. Konpainiak nazioartean azken antzezlana aurkezten jarraitzen du eta orain, Herbehereetako hirian egin du geldialdia, Parktheatre gunean, hain zuzen ere.
Oswaldo Oliva eta Andoni Luis Aduriz Mugaritzeko kideak Mexiko Hirira joango dira Guillermo Rios Nazioarteko Kongresu Gastronomikoan parte hartzeko. Hala, irailaren 7an erakustaldi bat egingo dute Mugaritzen platerak egiteko erabiltzen dituzten teknikak azaltzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilara luzeak AP-8 autobidean istripu baten ondorioz, Zarautz parean, Bilborako noranzkoan
Istripuaren ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute, eta trafiko motela dago inguruan.
Martin Villaren ustez, Gasteizko gertaerak "lehenago moztu behar ziren"
Orduko Harreman Sindikalen ministroak Radio Vitoriak Gasteizko sarraskiaren 50. urteurrenaren harira ekoitzitako "Gasteiz, martxoak 3. Oroimenaren indarra" soinu-dokumentalean egin ditu adierazpen horiek.
Verter Recycling enpresak ez du Zaldibarko zabortegian beste istripurik saihesteko inolako neurririk hartu
Hala egiaztatu du Jasangarritasun Sailak EH Bilduren eskariz egindako txosten batek. 29 arau-hauste jaso ditu ikerketak, eta luiziak sortzeko arriskua dagoela ohartarazi du.
Nicholas Nixonen argazkigintzaren bost hamarkada zuri-beltzean, Bilbon
Rekalde Aretoak Nicholas Nixon argazkilari ospetsuaren atzera begirako erakusketa aurkeztu du. Nixon bera, bere alabarekin batera, aurkezpenera joan da. Erakusketak ia 200 irudi biltzen ditu zuri-beltzean, argazkilariaren bost hamarkada biltzen dituztenak. Irudi horietatik hamar lehenengo aldiz aurkezten dira.
Udalekuak programak inoiz baino plaza gehiago eskainiko ditu aurten Euskadin: 4.289
Kanpaina 7 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, eta zazpi eguneko txandetan parte hartuko dute, uztailaren 1etik 29ra bitartean. Eskaintza osotik, 4.004 plaza euskarazko udalekuetarako izango dira, eta 285, berriz, modalitate elebidunerako.
Kamioi batek Gasteizko Santa Isabel hilerriko hormaren zati bat bota du
Hondakinak biltzeko kamioi bat maniobra egiten ari zela gertatu da ezbeharra. Kolpearen ondorioz, hormaren zati bat eta hesi bat behera etorri dira. Zorionez, inor ez da zauritu.
TAOa Zorrotzaurrera iritsiko da
Martxoaren 16an sartuko da indarrean, eta bertako bizilagunek dagoeneko eska dezakete egoiliarren txartela.
Osasun Sailak benzodiazepinen erabilera mugatzeko estrategia jarri du martxan, batez ere adinekoen eta emakumeen kasuan
Kontsumoaren prebalentzia handiagoa duten pertsonen artean ongizate emozionala eta lo-higieneko heziketa sustatuko dira. Gainera, gorabeherak goiz identifikatzea eta arazoak patologiko bihurtzea saihestea bilatuko dute. Azken batean, neurri ez-farmakologikoak sustatu nahi dira eta sisteman "aldaketa kulturala" eragin, prebentiboagoa eta iraunkorragoa izan dadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazi dutenez.
Bisubi Fundazioak sektoreko emakumeen sare bat jarri du martxan, sukaldeetan historikoki egin izan duten lana proiektatu eta aitortzeko
Sukaldeak emakumeak historikoki okupatutako espazioak izan dira, baina, gastronomia espazio publiko garrantzitsua izatera heldu denean, emakumeak ikusezin bihurtu dira. Hori salatu dute BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Fundazioa osatzen duten emakume sukaldariek lehen aldiz egin duten agerraldian, gaur.
Badabiltza Santander-Bilbo arteko trenak, kable-larpurreta baten ondorioz zerbitzua etenda egon ostean
Adifen arabera, gorabehera konpondu da eta zirkulazioa berrezarri da. Santander-Bilbo zabalera metrikoko lineako trenak pixkanaka ibiliko dira berriro ohiko maiztasunez.