Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat kartzelatu dute bere koinata bortxatzeagatik, Aiaran

Erasotzailea etxera lagundu zuen lanetik irtetean, baina desbideratu zen eta eremu baten geldiarazi zuen autoa. Biktima Galdakaoko ospitalean artatu behar izan zuten.

aintzak 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuen igandean bere koinata bortxatzea egotzita, eta Amurrioko (Araba) guardiako epaileak espetxeratzeko agindua ezarri zion.

Goizaldeko lauretan jazo zen sexu-erasoa Aiaran. Erasotzailea etxera lagundu zuen koinatua lanetik irtetean, baina desbideratu zen eta eremu baten geldiarazi zuen autoa. Jarraian, emakumea bortxatu zuen autoan. Biktima handik alde egin eta erasotzailea joan arte, ezkutatu zen. Ondoren, auto bat geldiarazi zuen, eta gidariak senitarte baten etxera lagundu zuen.

Ertzaintza aipatu etxebizitzan bertaratu zuen 05:30ean, eta emakumea Galdakaoko ospitalera eraman zuten anbulantziaz.

Erasotzailea igandeko 07:00etan atxilotu zuten bere etxean. Atzo, astelehenean, Amurrioko guardiako epaileak espetxeratzeko agindua ezarri zion.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X