4.000 pertsona inguru, BECen izandako oposizioetan
>4.000 pertsona inguru aurkeztu dira Barakaldoko BECen izan diren Hezkuntzako Lan Eskaintza Publikorako azterketetara. Lanpostu gehienak, 1.186, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat dira; 225, Bigarren Hezkuntzako irakasleentzat, 74 hizkuntza eskola ofizialetako irakasleentzat eta 30 kontserbatorioetako hezkuntza pertsonalarentzat.
16:00etan aurrera hizkuntza eskola ofizialetako irakasleentzat eta kontserbatorioetako hezkuntza pertsonalarentzat diren azterketak hasi dira.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera, aurtengo Lanpostu Eskaintza Publikoa 1993tik egindako handiena da. Urte hartan 1.280 lanpostu atera zituzten.
Ekainaren 21etik, asteartetik, aurrera libre doazenentzako eta minisbaliotasunagatik erreserbatutako lanpostuetarako bigarren zatia egingo dute, baita goi mailako irakasle taldeetan, maila bereko irakasle taldeetan sartzeko probak eta espezialitate berriak hartzeko prozedura probak ere.