Iñaki Urdangarin Washingtonen da, bere abokatuaren esanetan
Mario Pascual Vives Iñaki Urdangarinen abokatuak esan du Palmako Dukea Washingtonen dagoela, eta ez Espainian. Horrez gain, auziaren sumarioaren inguruko filtrazioak gogor kritikatu ditu.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenen arabera, Urdangarinen inguruan "nahasmen, zurrumurru eta datu ugari" argitaratu dira azken asteetan. "Dena argitu arte itxaron behar dugu, datuak zehatzak ez direlako" gaineratu du.
Horrez gain, sekretupean egon diren informazioak argitaratzeagatik "norbaitek arazoak izango" ditzakeela azpimarratu du Urdangarinen abokatuak.
Atzo, aireportuan harrapatu zuten
Kazetariek Iñaki Urdangarin harrapatu zuten atzo Washingtoneko aireportua. Palma Arena auzian auzipetu zutenetik agertzen diren lehen irudiak dira horiek. Iñaki Urdangarin bakarrik zegoen eta argalagoa ematen zuen. Antza denez, Palmako dukea Gasteizera joango da laster, Juan Urdangarin, bere aita, bisitatzera; izan ere, azken asteotan bere osasun egoerak okerrera egin du.
Urdangarinen balizko bisitak ikusmina piztu du Arabako hiriburuan eta Palmako Dukearen etxe aurrean, Ajuria Eneatik oso gertu, hainbat kazetari daude.
Arabako hiriburuko urbanizazio pribatuan bizi da Urdangarinen familia. Gasteizko gune garestienetariko bat da, eta inguruan hainbat berdegune eta kirol-instalazio daude.
Jose Castro Palmako Instrukzioko 3. Epaitegiko epaileak joan den abenduaren 29an auzipetu zuen Iñaki Urdangarin. Epaitegi horrek ikerketarekin jarraituko du; izan ere, Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Babel operazioa ikertzeari uko egin dio gaur. Babel operazioak Iñaki Urdangarin Palmako dukeak Noos Institutuan izandako jarduera ekonomikoa ikertzen du.
Epailearen autoaren arabera, auzian ikertzen ari diren iruzurrak ez dira "horren garrantzitsuak" Auzitegi Nazionalak ikertzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Izurde bat hilda agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan
Goizean goiz hondartzan paseatzen ari ziren lagun batzuek eman dute abisua. Dirudienez, egunak zeramatzan hilda bi metro luze inguru zituen izurdea, eta azken egunetako itsaso zakarrak eraman du hondartzaraino.
'Errespetua' ekimena abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolean, gurasoen jarrera desegokiak goraka doazela ikusita
Larunbat honetatik aurrera, eskubaloi, futbol eta saskibaloi partiden aurretik, “Errespetua” leloa duen pankarta erakutsiko dute Eskola Kirolean parte hartzen duten neska-mutilek. Familiei tentsioa baretzeko deia egin nahi diete horrela, sarritan gurasoen aldetik baitatoz jokabide txarrak. Irain gehienak epaileek jasotzen dituzte.
Herritarrek eta erakundeetako ordezkariek ozen salatu dute Sarrigurengo hilketa matxista
Eguesibarko Udalak deituta, ehunka pertsona bildu dira arratsaldean Tatianaren hilketa gaitzesteko. Ustezko hiltzaileak, 30 urteko bikotekideak, amari (biktimaren amaginarreba) ere eraso zion. Zorionez, ez dago hiltzeko arriskuan.
J'accuse kanpainako ekintzaileek migrazio politiken biktimak omentzeko horma-irudia egin dute
Bestalde, duela bi urteko Korrikaren lehen egunean 36 pertsona migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako 7 lagunen absoluzioa txalotu dute, "garaipen ederra" izan delako.
Festa giroa Valentzian, Kosner Baskoniari Kopa irabazten laguntzeko helburuarekin
Ospakizun gaua igarota, txarangaren erritmora esnatu dira zaleak. Kosner Baskoniak gaur gauean jokatuko du Errege Kopako finalerako txartela eskuratzeko partida erabakigarria, Bartzelonaren aurka.
Ibilgailu batek su hartu du Arantzazun, biribilgune baten ondoan matxuratuta
Ibilgailu batek su hartu du larunbat goizean Arantzazun, biribilgune baten ondoan, matxura mekaniko baten ondorioz. Ez da inor zauritu, baina garrek inguruan zeuden edukiontziak kiskali dituzte.
Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean
Itaia talde feministak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxe plazan, Sarrigurenengo hilketa matxista eta "indarkeria matxista egiturazkoa" dela salatzeko.
Gizon batek emaztea hil du eta ama larri zauritu Sarrigurenen
Hilketa matxista ostiral arratsaldean jazo da, bikotearen etxean. Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hilketa gaitzetsi du, eta hiru dolu egun ezarri ditu eta elkarretaratzea deitu du gaurko.
Eguesibarko Udalak Sarrigurengo hilketa salatzeko hiru dolu egun ezarri ditu eta gaitzespen bilkura deitu du gaurko
Bozeramaileen Batzordeko talde guztiek adierazpen instituzionala onartu dute hilketa matxistaren kontra, baita indarkeria matxista adierazpen ororen kontra ere. Gertatutakoa "erabat gaitzetsi" eta euren haserrea adierazi dute. Elkarretaratzea 17:00etan egingo dute udaletxearen aurrean.
Bost pertsona zauritu dira Cascanten izandako istripu batean
Lau ibilgailuk talka egin dute, eta bost pertsona ospitalera eraman dituzte.